Berriak Ogasuna eta Ekonomia
Eu

Ekarpenen Legea garatu aurretik Euskadiko Toki Erakundeen Legean ezarritako txostena landuko duen talde teknikoa Lakuan bildu da

2017.eko otsailak 10

Gaur izan da Ekarpenen Lege berria idatzi aurretiko txostena landuko duen lantalde teknikoaren bilera Lakuan, ezarrita baitago (ETEL) Euskadiko Toki Erakundeen Legean txosten hori egin behar dela. Presentziazko lehen kontaktu bat izateaz gain, lan-egutegia ere ezarri da.

Dokumentu horrek eskumen propioen eta Euskadiko maila orotako erakundeen finantziazioaren azterketa orokorra bilduko du, gastu publikoa modu egokian banatuko dela ziurtatzeko.

Lantaldea osatzen dute Eusko Jaurlaritzako bi ordezkarik, Foru Aldundi bakoitzeko bi ordezkarik eta udalerrietako bi ordezkarik. Talderako izendapenak 2016ko uztailean eta azaroan egin ziren.

Ogasun eta Ekonomia Sailburu Pedro Azpiazuk ongi-etorria egin die gainerako administrazioetako ordezkariei; eta bere nahia azaldu die, alegia, garatuko duten Ekarpenen Lege berria sakonekoa izan dadin eta lurralde bakoitzaren ezaugarriak eta erakunde bakoitzaren beharrak kontuan har ditzan lortzeko gauza izan daitezela.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)