Eu

Artolazabalek Har Eman elkarteak urritasun intelektuala duten pertsonen gizarteratzeari eskaintzen dion lana nabarmendu du

2017.eko otsailak 09
  • Gizarteratze-lorpenen ziurtagiri-banaketa Tecnalia enpresa taldeari laneratzean eta gizarteratzean dituen jardunbide egokiengatik.

 

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburu Beatriz Artolazabalek zorionak eman dizkio Har Eman elkarteari “urritasun intelektuala duten pertsonen sustapenari eta gizarteratzeari eskaintzen dion lanagatik”. Vitoria-Gasteizeko Dendaraba hitzaldi-aretoan gaur arratsaldeko azken orduan egindako ekitaldi batean, Artolazabalek Tecnalia enpresa taldeari laneratzean eta gizarteratzean dituen jardunbide egokiengatik emandako gizarteratze-lorpenen ziurtagiri-banaketan parte hartu du.

 

 Artolazabal sailburuarekin ekitaldian izan dira Har Eman elkarteko lehendakari Felipe Ibarraran, UPV-EHUko lan-harremanetako irakasle Amaia Inza, Odei firmako Berrikuntza zuzendari Amaia Santamaria, Elhabe lan babestuaren enpresa-elkarteko zuzendari kudeatzaile Pablo Moratalla, Tecnaliako ikertzaile Iokin Rubio, Inkluni-UPV-EHUko Jose Ramon Orcasitas, Tecnaliako Antonio Bardasco eta SEA-Empresarios Alaveses, Michelin, Kutxabank-Vital, Odei eta Tecnaliako ordezkariak.

 

Gizarte Gaietarako foru-diputatu Marian Olabarrietak ere hartu du parte jardunaldian. Har Eman pertsona talde bat da, “gizarte ireki bat eraikitzeko oinarriak ezartzen dituen proiektu bat egiteko motibazioak batuak, gizarte horretan gizabanakoak xede izan daitezen berez, haien ezaugarri bereziak kontuan izan gabe”.

 

Felipe Ibarraranek esan duenez, “proiektuaren lehen helburua da kontzientzia kolektiboko egoera bat sortzea urritasun intelektuala duten pertsonek murgilduta dauden inguruneetan dituzten ekarpenei buruz. Haiek gizarte-eragileak direla aldarrikatzen dugu, beren mugekin eta gaitasunekin jarduketa-espazio bat izan dezaketela eta izan behar dutela aurrerabidean dagoen gizarte baten garapenean”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Felipe Ibarraran, Marian Olabarrieta