Eu

Eusko Jaurlaritzaren “Ondarea” programa “edadismoaren” kontrako jardunbide egoki onenen artean aukeratu du Osasunaren Mundu Erakundea-OMEk

2017.eko otsailak 10
  • Adinagatiko diskriminazioa, “ageism” termino ingelesarekin ere ezaguna
  • Dokumentalen bidez, “Ondarea” programak Euskal Autonomia Erkidegoko helduek egindako lanak eta zereginak biltzen ditu.
  • Vila Nova de Foz Coa (Portugal), Pointe-Claire (Kanada), Salisbury (Australia), Montgomeryko Konderria (EE.UU.), Bartzelona (Katalunia),  Sarasota (Estatu Batuak) Peterborough (Kanada) eta Hegoaldeko Gales Berria (Australia) ere saritu ditu nazioarteko erakundeak

 

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailak sustatutako “Ondarea” programa, zenbait pertsona helduren lana biltzen duena, “edadismoaren” edo adinagatiko diskriminazioaren (ingelesez “ageism” terminoarekin ere ezaguna) aurkako nazioarteko bederatzi jardunbide egoki hoberenen artean aukeratu du Osasunaren Mundu Erakundea-OMEk.“Egizu edadismoaren aurka” deialdian, OMEk dei egin zien gai honetan lanean eta estereotipo negatiboak arintzeko borrokan ari ziren herrialde eta hirien ekimenei, horiek biltzeko eta imitatzeko.

 Pertsona helduentzat neurriak errazten dituen Euskadi Lagunkoia sarearen barruan, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Saila zenbait programatan ari da lanean: horietako bat Ondarea da, edadismoari aurre egiteko nazioarteko bederatzi jardunbide onenen artean aukeratua izan dena. Zenbait dokumentalen bidez, “Ondarea” programak Euskal Autonomia Erkidegoko geografiako zenbait puntutako helduek egindako lanak eta zereginak biltzen ditu.

 OMEk belaunaldien artean kohesio handiagoa sustatzen duten belaunaldiarteko jarduerak nabarmentzen ditu, hala nola Vila Nova de Foz Coan (Portugal), Pointe-Clairen (Kanada), Salisburyn (Australia) eta Montgomeryko Konderrian (AEB) egin direnak. Denek garatu dituzte gazteriaren eta pertsona helduen artean elkarrekintza sustatzen duten erkidegoko ekimenak. Beste herrialde eta hiri batzuek sormen original bat erabili dute zahartzearen ikuspegi positibo bat sustatzeko: Bartzelonak (Katalunia) eta Sarasotak (AEB) antzerkiarekin; Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuak, berriz, bere “Ondarea” programarekin, dokumental batzuk sortu zituen pertsona helduek egindako lanari buruzko informazioa biltzeko eta transmititzeko.

 

OMEren ustez, “pertsona helduei buruzko estereotipo okerren aurkako kanpainak garrantzitsuak dira gizarte-arauak aldatzeko. Hedabideek edadismoaren estereotipoak zabaltzen dituzte maiz, eta hiri eta gizarte batzuek zuzenean jardun dute hedabideetan jarrera jakin batzuk birdefinitzeko. Peterboroughk (Kanada) kanpaina mediatiko bat sortu zuen zahartzeari buruzko gizarte-jarrera batzuk argudioen bidez dibulgatzeko; Hegoaldeko Gales Berria estatuak (Australia),berriz, sari-zeremonia bat sortu zuen edadismoaren estereotipoen aurka egiten zuten hedabideentzat.

 “OMEtik azaltzen da gizarte anitz batean pertsonak nahi gabe taldekatzera jotzen dela itxuretan, sexuan, arrazetan edo desgaitasuna izatean ala ez izatean oinarrituta. Estereotipo baztergarriak dira, pertsonen kaltetan doazelako, eta adinagatiko diskriminazioan oinarritutakoak “edadismo” (ageism) deitzen dira, bereziki kaltegarriak eta engainagarriak direnak adin aurreratuetan”, nabarmendu du Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburu Beatriz Artolazabalek.

 Artolazabalek dioenez, “pertsona guztiak jarrera negatiboen mende egon daitezke mundu osoko gizarteetan, eta hori hedabideetan ikusten da. Jarrera horiek inkontzienteak dira askotan, baina inpaktu larria izan dezakete pertsona helduen osasunean, hala nola haien funtzioak mugatzea, izan daitekeen desgaitasun edo gaixotasun bat sendatzea atzeratzea, edo are bizi-itxaropena zazpi urte eta erdian laburtzea, OMEren datuen arabera”.

 “Gizarte-arauek sustrai sakonak dituzte, baina aldatu egin daitezke eta planeta osoko gizarteak lagungarriak  izan daitezke hori gerta dadin”, adierazi du OMEk. “Osasunaren Mundu Erakundeko estatu kideek ekintza global bat eskatu zuten zahartzearen aurka gizarte-jarrera jakin batzuei aurre egiteko, hiriei eta komunitateei jarrera horien aurka joateko egiten ari direna konpartitzea eskatuta. Horregatik, hoberenetako bederatzi aukeratu dira “funtzionatzen duenaren ebidentzia zientifikoarekin”.

 Adinaren Lagun diren Hiri eta Komunitateen Sarea (GNAFCC) adinarekin konprometitutako hiri eta komunitateen mundu-mailako koalizio bat da. Gaur egun 330 hiri eta komunitate kide baino gehiago ditu 35 herrialdetan.

 

 

 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @bizidun
    2017.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    El programa “Legado”, seleccionado por la Organización Mundial de la Salud-OMS como una de las mej... https://t.co/cCLOdFI6vN

  • @InesARioto
    2017.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    Artolazabal: "el programa “Legado”, seleccionado por la Organización Mundial de la Salud-OMS como una de las... https://t.co/XDVw3vV2iX

  • @MatiaFundazioa
    2017.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    “Ondarea” programa “#edadismoa-ren” kontrako jardunbide egoki onenen artean aukeratu du Osasunaren Mundu Erakundeak. https://t.co/E5vP97mErb

  • @FPilares
    2017.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    "Legado" es un programa que reúne trabajos y labores desempeñadas por personas mayores del País Vasco.... https://t.co/XvB10RMrCx

  • @Sinnergiak
    2017.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    El programa “Legado”, seleccionado por la OMS como una de las mejores prácticas contra el edadismo https://t.co/diRm6rZGU2

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Ondarea programa "edadismoaren” kontrako jardunbide egoki onenen artean aukeratu du Osasunaren Mundu Eraku… https://t.co/PRhQMr7JRJ

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Ondarea programa "edadismoaren” kontrako jardunbide egoki onenen artean aukeratu du Osasunaren Mundu Eraku… https://t.co/xdwtzoZNjO

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    Irekia: “Legado”, seleccionado por la OMS como una de las mejores buenas prácticas internacionales contra el “edad… https://t.co/xNUTNtYcW9

  • @Open_Govern
    2017.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    “Legado”, seleccionado por la OMS como una de las mejores buenas prácticas internacionales contra el “edadismo" https://t.co/Hc0r8F7pFJ

Ekitaldiko kargudunak