Eu

Eusko Jaurlaritzak babestutako “Soul” dokumentalak Berlinaleko sukaldaritza-atala irekiko du

2017.eko otsailak 12

Dokumentalak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesarekin, goi-mailako sukaldaritzaren unibertso konplexuari heltzen dio. Jose Antonio Blancok eta Angel Parrak zuzendua, Eneko Atxa sukaldari gaztearen eta Jiro Ono beteranoaren ikuspegiak kontrajartzen ditu.

“Soul” gaur aurkeztuko da otsailaren 12tik 17ra egingo den Berlineko Nazioarteko Zinema Jaialdian. Filmak sukaldaritzako bidaia bat proposatzen du Euskaditik Pariseraino eta Japoniaraino. Bi protagonistei esker, bi chef antagoniko, Atxa, 39 urtekoa, eta Ono, 91koa, biak hiru Michelin izar dituztenak, ikuslea goi-mailako sukaldaritzaren munduan barneratuko da.

Filmak gogoeta egiten du abangoardia gastronomikoari zein tradizioari buruz, eta sukaldari ospetsuen lekukotza jasotzen du: Martin Berasategui,  Carme Ruscalleda, Joël Robuchon, Seiji Yamamoto edo Ishida senar-emazteak, Mibu jatetxe esklusiboaren jabeak. Era berean, dokumentalean Michael Ellis agertzen da, Michelin Gidaren nazioarteko zuzendaria.

Nazioarteko turismo-sustapenaren aldeko apustuan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Berlinen ezagutaraziko den dokumentala babesten lagundu du. Euskadiko eskaintza turistikoaren oinarrizko zutabeetako bat, bikaintasun gastronomikoa, goresten duen lan bat, eta Berlinale bezalako nazioarteko oihartzun handiko agertoki batean.

Zinta estreinatutakoan, Eneko Atxak menu berezi bat prestatuko du, guztiz begetarianoa, ekitaldirako diseinatua eta dokumentalean inspiratua, 200 pertsonarentzat Gropius Mirror jatetxean.

Jose Antonio Blanco eta Angel Parra zuzendariak elkarrekin lan eginak dira “Homenaje a Berlanga, XXV aniversario de La Vaquilla” dokumentalean eta beren aldetik zuzendu dituzte “El rey de Canfrac (2013)” eta “Rafa Nadal tour (2014)”.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Borjaelorza1981
    2017.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El documental “Soul”, patrocinado por @Gob_eus, abrió la sección culinaria de la #Berlinale ➡ https://t.co/nNmKfvOjU7 #Gastrono…

  • @Open_Govern
    2017.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak babestutako “Soul” dokumentalak #Berlinale-ko sukaldaritza-atala ireki zuen atzo https://t.co/MCqOSyAYsO #http://gastro