Berriak Kultura

Eusko Jaurlaritzak sinatu duen hitzarmen batek Buesa Arena pabiloia handitzea ekarriko du

2010.eko urriak 28

Buesa Arena berriak 15000 ikusle barne hartu ahal izango ditu 2012an

Urgellek Eusko Jaurlaritza, Gasteizko udaletxea eta Arabako Foru Aldundiaren arteko akordioa azpimarratu du proiektu hau aurrera eramateko. Lanak datorren urtean hasiko dira eta "Baskoniaren presentzia bultzatzera lagunduko du goi mailako saskibaloi lehiaketetan".

"Baskoniaren arrakasta eta Buesa Arena erabilera askotarako gune bat bihurtzea"dira  eraikina handitzeko Blanca Urgellek Kultura sailburuak aipatutako arrazoiak. Buesa Arena pabiloia, saskibaloiaren "jauregi gisa asko irabazteaz gainera, ikusle asko biltzeko gai diren ekitaldi mota ezberdinetan erabiltzeko ere izango dugu" adierazi du Urgellek. Sailburuaren esanetan, Buesa Arena berriak "Baskoniaren presentzia bultzatzera lagunduko du goi mailako saskibaloi lehiaketetan".

Kultura sailburuak Eusko Jaurlaritza, Gasteizko udaletxea eta Arabako Foru Aldundiaren arteko akordioa azpimarratu du proiektu hau aurrera eramateko. 

Buesa Arena erabilera askotarako gune bihurtuko dela esan du Urgellek. Gainera, sistema jasangarri berriak gehituko dituzte, ekologikoa izango da eta jarduera handiak sortzen dituen hondakinak erraz garbitzeko eta elektrizitate propioarekin hornitzeko gai izango da. 

Eusko Jaurlaritzak proiektuaren gastuen %50 jarriko du Buesa Arena berrearen eraikuntzarako. Lanak datorren urteko urrian hasiko dira eta 2012an amaitu.

Buesa Arenaren diseinu berria Probintzia plazan erakutsiko dute datorren azaroaren 14tik aurrera. Proiektuaren nondik norakoak ezagutu nahi duten guztiek 11:30etik 14:00ra eta 17:00tik 21era egin ahal izango dute.

 

Iruzkin bat
  • @mikel_ochoa
    2014.eko ekainak 19

    Comentario de Twitter:
    @bertsosuelto Basconia: http://t.co/wzvdlFqveH
    Alavés: http://t.co/QknAd3rEyt

    Las del alaves por cierto ayudas ilegales. #envidia

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Blanca Urgell