Eu

Nafarroako eta Euskadiko Enplegu Zerbitzuetako arduradunek etorkizuneko hobekuntzak aztertzen ari dira enplegu-politiken kudeaketan

2017.eko otsailak 09

•         Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bilera-txanda enplegu-arloan lankidetza eta koordinazioa areagotzeko

 

Nafarroako Lansareren zuzendari kudeatzaile Paz Fernandezek eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusi Borja Belandiak lan-bilera bat izan dute Vitoria-Gasteizen analisiak eta estrategiak konpartitzeko beren jarduketa-esparruko politiken kudeaketari buruz.

 

Hitzordua NLk erkidego mugakideetako enplegu-zerbitzu publikoekin hasitako bilera-txandaren barruan ari da egiten, “koordinazioa eta lankidetza areagotzeko”. Horrela, joan den astean horien arduradunek topaketa bat izan zuten Aragoiko Enplegu Institutuarekin eta Errioxako Enplegu Zerbitzuarekin.

 

Hitzordu tekniko hauetan ezaguerak eta dokumentazioa konpartitzen dira aplikazio informatikoez, prestakuntza-deialdiez, sinplifikazio administratiboaz, erregistroez eta premiak detektatzeko sistemez. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, NLren zuzendariek beren interesa agertu dute Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren Sistemagatik eta enplegu-politikengatik, “beharrezko interrelazio bat gizarteratzeko eta laneratzeko eskubideak ziurtatzeko”. Era berean, eta enplegu-baliabideak optimizatzeari begira, Fernandezek eta Belandiak beren irizpideak aipatu dituzte enplegu-agentzien ereduari eta arreta indibidualizatuari buruz.

 

Paz Fernandezek nabarmendu duenez, “Nafarroan, enplegu-funtsen kudeaketa publikoa bere egiteak gabeziak utzi ditu agerian aplikazio informatikoen arloan (aginte-taulak, datuen ustiapena, etab.). Horregatik, modernizazio informatikoaren esparruan, aurrekontu-gehikuntzaz gain (105.000tik 2015ean 505.000 eurora 2017an), Foru Erkidegoak interes handia du auzoko erkidegoen aplikazioak ezagutzeko laguntzen, prestakuntza-ikastaroen edo orientabide-prozesuen jarraipenaren arloan”.

 

Lanbideren egoitzan egindako topaketan izan dira, SNE-NLren aldetik, Lanbide Konpetentzien Garapen Zerbitzuaren zuzendari Ignacio Catalan eta Agentzien Lurralde Antolamendu eta Koordinazioko buru Joxean Azpiazu. Lanbideren aldetik, Borja Belandia, Ion Uriarte, Plangintzako zuzendari Amaia Arteaga eta Juan Ibarretxe ere joan dira.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    Los Servicios de Empleo de Navarra y la CAV analizan futuras mejoras en la gestión de las políticas de empleo https://t.co/0d6zbRgCKp

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Paz Fernández