Berriak Lehendakaritza
Eu

Zerga-sistema Europako inbertsiorako baliabidea dela defendatu du Eusko Jaurlaritzak Bruselan

2017.eko otsailak 09
  • Marian Elorzak 26 zuzenketa aurkeztu dizkio Eskualdeen Komitearen osoko bilkuran Europako Erkidegoko arau multzo zabal bati.

 Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak parte hartu du Eskualdeen Komitea egun hauetan zehar Bruselan egin den osoko bilkuran eta zuzenketa ugari aurkeztu dizkio Europako Erkidegoko arau multzo zabal bati.

 Oraingoan, kanpo harremanen arduradunak 26 zuzenketa proposamen aurkeztu dizkie Europako Erkidegoko zenbait arauri Eusko Jaurlaritzaren izenean hainbat arlotan, hala nola inbertsio eskasian, muga aldeko lotura faltan, portu-eremuak birgaitzean, uraren kudeaketa-sisteman, alkoholaren eremuko estrategian, egile-eskubideetan eta telekomunikazio paketearen berrazterketan.

 Inbertsio eskasiaren arloan, Eusko Jaurlaritza orain dauden finantzatze mekanismoen erabilpen onenaren alde dago eta apustu egiten du teknologia berritzailearen erosketa publikoren eta zerga-sistemaren alde, horiek europar inbertsiorako baliabidetzat hartuta.

 Alkoholari buruzko gaien inguruan, Euskadik nabarmendu du zeregin garrantzitsua dutela familiek, komunikabideek, banatzaileek eta ekoizleek alkoholaren neurrizko kontsumo arduratsua bultzatzerakoan. Azpimarratu du garrantzitsua dela gehiegizko kontsumoak eragindako arriskuez informazioa ematea eta gizarte zibilak parte hartu behar duela prebentzio programetan. Horretarako, Eusko Jaurlaritzarentzat funtsezkoa da alkoholaren ordezko aisialdia sustatzea prebentzioaren ildo gisa. Zigorrak direla eta, proposatu du isunak eta bestelako kontrol neurriak kendu eta heziketa eta prestakuntzarako beste programa batzuk ezartzeko aukera izatea, ustezko arau-hauslea adin txikikoa denean.

Telekomunikazio paketea berraztea dela eta, Eusko Jaurlaritzak uste du ahalik eta homogeneoen bultzatu behar dela ahalmen handiko konektagarritasuna eta lurraldeen arteko oreka mantendu eta metaketak galarazi behar direla bikaintasun guneetan. Proposatu nahi du, halaber, kontsulta digitalerako gune bat sortzea, doaneko sarbidea duten wifi puntuen berri emateko pertsonen mugikortasuna hobetze aldera.

 Azkenik eta hiriak eta portu-eremuak birgaitzea dela eta, proposatu da garraio sareak ez ezik telekomunikazio eta energia sareak ere kontuan hartzea, barne guneetarako sarbidea eta urrutiko edo uharteetako guneen lotura hobetzea juridikoki eta finantzarioki laguntzeko orduan.

Osoko bilkuran parte hartu dute Ian Borg EBren funtsetarako Estatu idazkariak eta 2017ko presidentetzakoak, Maltako presidentetzaren lehentasunak aurkezteko; Vazil Hudak Inbertsioen Europako Bankuaren presidenteordeak; Phil Hogan Nekazaritza eta Landa Garapenerako komisarioak; eta Silvia Costa Europako Parlamentuko diputatuak.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: [ACCIÓN EXTERIOR] El Gobierno Vasco defiende en Bruselas la fiscalidad como instrumento de inversión euro… https://t.co/gfCIrdZYgB

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: [KANPO HARREMANAK] Zerga-sistema Europako inbertsiorako baliabidea dela defendatu du Eusko Jaurlaritzak B… https://t.co/zWuI8MJ0uK

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: [ACCIÓN EXTERIOR] El Gobierno Vasco defiende en Bruselas la fiscalidad como instrumento de inversión euro… https://t.co/tVlLpNgyaZ

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: [KANPO HARREMANAK] Zerga-sistema Europako inbertsiorako baliabidea dela defendatu du Eusko Jaurlaritzak B… https://t.co/riWEdndXNG

  • @Gob_eus
    2017.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    [ACCIÓN EXTERIOR] El Gobierno Vasco defiende en Bruselas la fiscalidad como instrumento de inversión europeo ➡ https://t.co/w8ZBaP8tlt

  • @Gob_eus
    2017.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    [KANPO HARREMANAK] Zerga-sistema Europako inbertsiorako baliabidea dela defendatu du Eusko Jaurlaritzak Bruselan ➡ https://t.co/ePLuuHcyWG

Ekitaldiko kargudunak