Eu

Lan-merkatuaren hobekuntzak euskal gazteriaren perspektibak handitzen ditu ‘Gazteria eta enplegua Euskadin 2015’ azterketaren arabera

2017.eko otsailak 09
  • 16 eta 29 urte arteko pertsonek harreman desberdina dute euskal lan-merkatuarekin
  • Emakume gazteek gizonek baino partzialtasun handiagoa dute eta soldata okerragoak
  • Beatriz Artolazabalek azpimarratu duenez, “Euskadiren etorkizuna euskal gazteriarena da eta lehentasunezko arreta eskaintzen diogu hari, baita enpleguan ere”
  • Gazteen enpleguaren baldintzetan sakontzen duen biurteko analisia

 

 

2013 eta 2015 artean, lana zuten 16 eta 29 urte arteko gazte kopurua % 34,8raino igo zen. Era berean, langabezian zeuden gazteen kopurua % 15,4 jaitsi zen, eta krisiarekin hasitako enpleguaren beheranzko joera hautsi zen. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Saileko Gazteriaren Euskal Behatokiak prestatutako ‘Gazteria eta enplegua Euskadin 2015’ azterketatik ateratzen den ondorioetako bat da hau.

 

2011n sortu zen biurteko analisi bat da, 16 eta 34 urte arteko pertsonen enpleguaren baldintzetan sakondu nahi duena. Azterketak erakusten du 2013 eta 2015 artean euskal lan-merkatuaren egoerak bere joera alderantzikatu zuela, eta enplegu-sorkuntzara itzuli zela euskal gazteriaren artean ere. Hobekuntza horri esker, pertsona gazteenak baikorragoak izan zitezkeen beren lan-etorkizunari begira.

 

2013tik 2015era, beren enplegua galduko zutela edo lan-baldintzak okertuko zirela uste zutenak gazteria landunaren % 42,9tik % 32,2ra igaro ziren. Enpleguaren susperraldian konfiantza handiago horrek sortu zuen 2015ean pertsona gazteak ez egotea lehen bezain prest beren lan-espektatibak murrizteko eta uste izatea atzerrira joatea ez zela “hain probablea”.

 

Hala ere, hobekuntzako datuak gorabehera, gazte langabeen ehunekoa batez besteko europarretik gora zegoen 2015ean, baina estatukoaren azpitik. 16 eta 29 urte arteko gazteriaren % 15,4 (29 eta 34 urte artekoa kontuan izan gabe) langabezian zegoen Euskadin aldi horretan; 28en EBko batez bestekoa % 9,1koa zen eta estatukoa % 19,5ekoa.

 

Azterketa aipagai, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburu Beatriz Artolazabalek adierazi duenez, “Eusko Jaurlaritzatik uste dugu Euskadiren etorkizuna gure gazteriarena dela, eta horretarako azpimarratzen dugu bereziki lan-aukerak sortzea, eta horretarako ari gara lanean lehen Gazteen Enplegu Planean.

 

Biurteko azterketa horren arabera, 16 eta 29 urte arteko pertsonek harreman desberdina dute euskal lan-merkatuarekin. Neska-mutil gazte gehienak ikasten ari dira eta lanean ari direnentzat lan-baldintzak hobetu egiten dira urteek aurrera egin ahala.

 

Hogei urteak arte, 10 gaztetik 9 ikasten ari ziren 2015ean. 20 eta 24 urte artean, gazten horien erdiak ere, neskak eta mutilak, ikasten ari ziren. Haatik, lehen lanaren batez besteko adina 18-19 urteetan egon zen, bai gizon, bai emakumeentzat: ikasketak lehen lan-esperientzia horrekin tartekatzen zituen adin-talde bat zen. Izan ere, inkestatutako pertsonen % 68,9k horrela izan zela adierazi zuen.

 

25 urtetik gorako gazteak dira gehienbat lanean edo enplegu bat bilatzen aritzen direnak. Eta neska-mutil horien artean, 30 urtetik gorakoak dira egonkortasun handiena aurkitzen dutenak: kontratu mugagabe gehiago eta lanaldi osoan eta soldata hobeak.

 

Aldeak

Aldeak ez dira adinaren araberakoak soilik. Gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna ikasketan nabarmentzen da. 2015ean lanean ari ziren 34 urtetik beherako emakume gazteetatik, ia erdiak, % 48,9, lanaldi partzialean lan egiten zuen; gizonen artean, berriz, enplegua zutenen partzialtasuna % 22,1era iristen zen. Gehienek hori egiten zuten ez zutelako aurkitzen lanaldi partzialeko enplegu bat. Lanaldi partzialean ari zen gazteriaren % 17,2k soilik esan zuen orduan nahi zuelako egiten zuela. Esparru honetan, lanaldi partzialean ari ziren emakume landunen ehunekoa hamar puntu gehitu zen 2013 eta 2015 artean eta ia hogei krisiaren hasieratik.

 

Partzialtasun-egoera horren eragina izan zen euskal emakume gazteen batez besteko soldata gizonena baino txikiagoa izatea ere, 867 € 1.125 euroren aldean. Lanaldi osoan lanean ari ziren pertsonak soilik zenbatuta, soldata-desabantaila hori ere bazegoen: 1.119 € 1.242 euroren aldean.

 

30 eta 34 urte arteko gazteria horren artean, enplegu-zifrak ere handitu egiten ziren, baina baita langabeziakoak ere, gutxiengo batek soilik jarraitzen zuelako ikasten. Gehiengoa (% 69) lanean ari zen 2015ean, ikasten ari ziren gazteak % 6,4 ziren eta bost pertsonatik bat langabezian zegoen (% 21). Kolektibo horretan nabarmena da adin horretako langileen lan-baldintzak hobeak zirela 30 urtetik beherako gazteria landunarenak baino: kontratu mugagabe gehiago eta lanaldi osoan, soldata hobeak eta enplegua galtzeko arrisku gutxiago. Baina 30 eta 34 urte arteko gazteria langabea ezkorragoa zen 30 urtetik beherako kolektibo langabea baino enplegua aurkitzeko aukerei begira. Adin-tarte horretako pertsonen artean, langabezia-egoeran egoteko denbora handiagoa zen: pertsona langabeen ia erdiak, % 49,5ek, urtebetetik gora zeraman langabezian.

 

30 eta 34 urte arteko adin-talde horretan, gehienek amaituak zituzten beren ikasketak eta antzematen da maila handiagoko ikasketak dituzten pertsonak zirela enplegu gehien zutenak (% 78,7). Eta maila handiagoko ikasketak zituztenen artean, goi-mailako prestakuntza-ziklo bat amaitu zutenen okupazio-ehunekoak (% 83,2) unibertsitateko ikasketak amaitu zutenena (% 76,6) gainditzen zuen.

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IkaslanBizkaia
    2017.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    [MERCADO LABORAL] La mejora del mercado laboral vasco eleva las perspectivas de la juventud vasca según el... https://t.co/q8LqjJuiYz

  • @Open_Govern
    2017.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    ‘Gazteria eta enplegua Euskadin 2015’: #LanMerkatua-ren hobekuntzak euskal gazteriaren perspektibak handitzen ditu https://t.co/E6Ug5XpxSF

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    Irekia: ‘Gazteria eta enplegua Euskadin 2015’: #LanMerkatua-ren hobekuntzak euskal gazteriaren perspektibak handit… https://t.co/ldJvocthXS

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: ‘Gazteria eta enplegua Euskadin 2015’: #LanMerkatua-ren hobekuntzak euskal gazteriaren perspektibak handi… https://t.co/ldJvocthXS

  • @bilbaometropoli
    2017.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    La mejora del mercado laboral vasco eleva las perspectivas de la juventud vasca según el estudio ‘Juventud y emp... https://t.co/N3FJ4r4cij

Ekitaldiko kargudunak