Eu

Isabel Muelak baieztatu du profesionalizazioa eta kalitateko enplegua funtsezkoak direla turismoaren sektorean

2017.eko otsailak 09
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak, Isabel Muelak, Kultura eta Turismoko diputatuarekin, Denis Itxasorekin, eta Oarsoaldeako Garapen Agentziako gerentearekin, Fernando Nebredarekin, batera, gaur lehen Turismoaren Enplegu Azoka aurkeztu du Gipuzkoan. Turislan Ficobarekin elkarlanean egingo da, martxoaren 27an eta 28an, lanbide-enplegua sortzeko eta, horrela, destinoaren kalitatea hobetzeko eta sektorea profesionalizatzeko.

Isabel Muelak I. edizio honen garrantzia nabarmendu du; izan ere, “turismoak Euskadirako balio handiko jarduera-sektore dela aldarrikatzeko beharrik ez du, berezko eskubidez du eta; gure helburua orain sektorearen profesionalizazioa eta kalitateko enplegua sustatzea da”.

Azoka, sailburuordearen hitzetan, eztabaidarako eta trukerako foroa izango da. Bertan, turismoaren garrantzia nabarmenduko da, aberastasun eta bilakaera ekonomikoko iturri gisa, “dakarren balio erantsiagatik, sortzen dituen lanpostuengatik eta ekonomiaren gainean duen efektu biderkatzailearengatik”.

Hori horrela, Muelak nabarmendu nahi izan du testuingururik onenean gaudela turismoaren aberastasuna sortzeko efektua sustatzeko, 2016an turisten ugaritasunean lortutako markako emaitzei esker: % 9,8 hazkuntza sarreretan eta % 12koa, ostatu-gauetan. Horri gehitu behar zaizkio batez beste egon diren 95.000 afiliazioetatik gora eta BPGd-aren gaineko % 6ko pisua.

Isabel Muelak azaldu duen bezala, egoera ona da; “sektorearen profesionalizazioa funtsezkoa izango da bikaintasunetik hazten jarraitzeko. Turismo-jardueraren ondorioz sortutako enpleguen % 64 baino gehiago ostalaritzarekin lotzen da, eta horiek denbora berrietara egokitzea sustatu behar dugu, sektorearen gainerakoekin batera; horretarako, prestakuntza eta berrikuntzan inbertitu behar dugu”, esan du.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Isabel Muelak baieztatu du #profesionalizazioa eta #kalitate-ko enplegua funtsezkoak direla #turismoa-ren … https://t.co/2ftx5f3TDG

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Isabel Muelak baieztatu du #profesionalizazioa eta #kalitate-ko enplegua funtsezkoak direla #turismoa-ren… https://t.co/2ftx5f3TDG

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Isabel Muelak baieztatu du #profesionalizazioa eta #kalitate-ko enplegua funtsezkoak direla #turismoa-ren … https://t.co/mvJEBKyTjn

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Isabel Muelak baieztatu du #profesionalizazioa eta #kalitate-ko enplegua funtsezkoak direla #turismoa-ren… https://t.co/mvJEBKyTjn

  • @Gob_eus
    2017.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    Isabel Muelak baieztatu du #profesionalizazioa eta #kalitate-ko enplegua funtsezkoak direla #turismoa-ren sektorean➡ https://t.co/joy9Dvecdz

Ekitaldiko kargudunak