Eu

Erkorekak eta Azpiazuk Deia egunkariaren kirol galan hartu dute parte

2017.eko otsailak 08

Itelazpiko Zuzendari, Juan Jose Bañosek, Athleticeko 77ko plantillari eman dio sari berezia

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak eta Ogasun eta Ekonomia Sailburu Pedro Azpiazuk DEIA egunkariak antolatutako kirol-galan hartu dute parte gaur arratsaldean. Beste urtebetez, urteko kirolari hoberenak bildu ditu galak.

Ekitaldian euskal kirolari, talde eta kluben lana aitortu da eta aipamen berezia egin zaie RIO 2016an parte hartu zuten pertsona bizkaitarrei eta hango dominadunei. Hain zuzen, Josu Erkoreka Sailburua arduratu da saria Jorge Dueñas, Juan Carlos Garcia, Jonathan Castroviejo eta Carlos Tobalina kirolari olinpikoei emateaz. Pedro Azpiazuk, berriz, Tania Calvo pistako txirrindulariari eman dio saria.

Athleticeko Aritz Aduriz jokalariak eta Athleticeko emakumeen plantillak 2016ko euskal jokalari hoberenaren saria lortu dute. Gainera, egunkari bizkaitarrak, Aitzol Atutxa herri-kirolariari, Zuazo eskubaloi talde emakumezkoei, Jon Izagirreri txirrindulariari edota Alex Mumbrú saskibaloi jokalariari ere eman die saria.

Itelazpiko Zuzendari, Juan Jose Bañosek, Athleticeko 77ko plantillari eman dio sari berezia, 1977ko ekainaren 8ko lehen DEIA hartan irten zen lehen plantilla.

Gala honekin, egunkariak irteteko pistola-tiroa eman dio bere 40. urteurrena dela eta ekitaldiz betetako urte bati.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak