Eu

Basque Ecodesign Meeting-BEM2017k ekodiseinuari buruz eta ekonomia zirkularrera zuzenduta Europatik datozen legegintza-joera berriak aurkeztuko ditu

2017.eko otsailak 08
  • Irailaren 19an eta 20an izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian

 “Produktu eta zerbitzu hobeak ekonomia zirkular berrirako” lemapean, Basque Ecodesign Meeting-BEM2017 topaketa -ekodiseinuari buruz Europan egiten diren topaketa nagusietako bat- Bilbon (Bizkaia) egingo da irailaren 19an eta 20an. Antolatzailea Basque Ecodesign Center da, hots, lankidetza publiko-pribatuko ekimen bat da, partaide hauek dituena: CIE Automotive, EDP Naturgas Energía, Euskaltel, Eroski, Gamesa, Iberdrola, Ormazabal Velatia, Orona eta Vicinay Sestao euskal enpresak, Eusko Jaurlaritzaren Ihobe eta SPRI sozietate publikoak, eta Euskadiko industriaren kluster nagusiak.

 BEM2017n hainbat jarduera-sektorek izango dute presentzia, eta horien artean azpimarratzekoak dira makineriaren sektorea, sektore elektriko-elektronikoa, berriztagarriak, garraioa eta mugikortasuna, ontziak eta bildukiak, elikadura, IKTak, eraikuntzarako materialak eta altzariak, besteak beste. Ekodiseinuari buruzko foro honek enpresetako bostehun profesional inguru bilduko ditu, alegia, erabakiak hartzeko ardura duten eta ekodiseinua eta produktuaren ingurumen-berrikuntza beren erakundeen politiketan txertatzeaz interesatzen diren profesionalak, hori guztia abantaila lehiakorrak lortzeari begira. Parte hartuko dute, orobat, produktu eta zerbitzuen diseinu industrialaren alorreko pertsonal teknikoak eta profesionalek, unibertsitateek eta administrazio publikoak

“Edizio berri honetan aztertuko da zer ekarpen egiten dion ekodiseinuak ekonomia zirkularrera zuzendutako aldaketari, horrek enpresentzat dituen inplikazioak aztertzeaz batera. Topagunea aprobetxatuko dugu ekodiseinua aplikatzen duten euskal ETEen lana aitortzeko, eta baita laguntza ematen duten elkarte edo kluster sektorialen lana ere aitortzeko”, adierazi du Iñaki Arriolak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak.

Gainera, BEM2017 produktuen diseinu industrialean aritzen diren adituen topagunea ere izango da; izan ere, bertan ezagutu ahal izango dituzte ekodiseinuaren alorrean Europan dauden arau- eta legegintza-joera berriak, eta baita etorkizuneko joerak ere. Horrekin batera, ekodiseinuari eta produktuen ekoberrikuntzari esker Euskadiko enpresek azken bi urteetan lortutako hobekuntzak bistaratuko dira, bai ingurumen-hobekuntzak eta bai negozioaren eremukoak. Gainera, nazioarteko erakunde liderren jardunbide egokiak eta esperientziak aurkeztuko dira, eta ekodiseinuak Euskadiko enpresei eskaini ahal dizkien negozio-aukera berriak ere bai.

BEM2017 Bilbon (Bizkaia) egingo da, irailaren 19an eta 20an, Euskalduna Jauregian. Lehenengo egunean, osoko bilkura bat gaikako foro batzuk egingo dira, eta bigarren egunean izaera sektorialeko foroak. Topaketarako izen-ematea doakoa da, eta Ihobe sozietate publikoaren webgunearen bitartez egin daiteke.

Erronka Garbia ekitaldia

Ekitaldi hau jasangarria izango da, zeren hasieratik beretik “Erronka Garbia” metodologia aplikatuko baita. Izan ere, metodologia horrek ziurtatzen du ekitaldi jakin bat diseinatu, antolatu eta gauzatu dela ingurumenean sor litzakeen inpaktu negatiboak minimizatuz. Iraganean, ziurtagiri hori jaso dute, besteak beste, Iberdrolaren 2016ko Akziodunen Batzarrak, Europako Herri eta Hiri Jasangarrien 8. Konferentziak, Bilbo-Behobia-Donostia herri lasterketak eta Euskadiko Kalitatearen Europar Astearen 2016ko edizioak.

Basque Ecodesign Center lankidetza publiko-pribatuko ekimen bat da, partaide hauek dituena: CIE Automotive, EDP Naturgas Energía, Euskaltel, Eroski, Gamesa, Iberdrola, Ormazabal Velatia, Orona eta Vicinay Sestao euskal enpresak, Eusko Jaurlaritzaren Ihobe eta SPRI sozietate publikoak, eta Euskadiko industriaren kluster nagusiak. Bere helburua da Euskadiko enpresei  beren lehiakortasuna barneko eta kanpoko merkatuetan hobetzen laguntzea, ekodiseinatutako produktu eta zerbitzu berritzaileak garatzearen bidez

 

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2017.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    Basque #Ecodesign Meeting-BEM2017 to showcase new trends in ecodesign legislation in Europe for a circular... https://t.co/SBgUv4D3s9

  • @IngurumenEJGV
    2017.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    Basque Ecodesign Meeting-BEM2017k ekodiseinuari buruz eta ekonomia zirkularrera zuzenduta Europatik datozen... https://t.co/mL3gVM0Xiu

  • @IngurumenEJGV
    2017.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    Basque Ecodesign Meeting-BEM2017 avanzará nuevas tendencias legislativas de ecodiseño en Europa para lograr una... https://t.co/IQfwUx2P8Q

  • @FPeuskadi
    2017.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    El Basque Ecodesign Meeting, uno de los encuentros sobre ecodiseño más importantes de Europa 19 y 20 setiembre2017 https://t.co/BKHgynDpiJ

Komunikabideek behera kargatzeko