Eu

Eusko Jaurlaritzak bere estrategia “Energy Union”ekin lerrokatuta ikusi du

2017.eko otsailak 07
  • Sailburuak Europar Batzordeko presidenteordeari iradoki dio, efizientzian eta aurrezteko helburuarekin egiten diren inbertsio publikoak ez daitezela defizit publikoan konputatu.
  • Altzairugintza bezala, kontsumitzaile intentsiboak diren sektoreak ez penalizatzeko, Europako industriarentzat energia kosteen homologazioa eskatu du. 
  • Sailburuak Bruselako ordezkarien aurrean Garoñako zentralaren balizko irekieraren aurrean euskal instituzioek duten kezka agertu du.

Arantxa Tapia sailburua eta Europar Batzordeko eta “Energy Union” ekimeneko komisario arduradunaren arteko bilera amaituta, sailburuak oso balorazio positiboa egin du, Energiaren 2030 Euskal Estrategiak Europar Batasunak, ikatzaren erabileraren murrizketara bidean aholkatzen dituen lan ildoak jasotzen dituelako,

Ezinbestekoa den trantsizioa egiteko eta energia berriztagarriak sortzeko beharrezkoak diren epeak nahi baino luzeagoak direla jakinik, Arantxa Tapiak eta Maroš Šefčoviček diagnostiko berbera partekatu dute eta baieztatu dute efizientziaren alorrean lan egiten eta emaitzak lortzen jarraitu behar dela efizientzia energetikoaren alorrean, barne energia merkatuan, ikerkuntzan, berrikuntzan eta lehiakortasunean, guztiak baitira elkarlotuta dauden lehentasunak.

Era berean, Tapiaren arabera, Euskadik gai hauetan sakontzen jarraituko du, kontutan hartuz iraunkortasun ekonomiko eta sozialean izango duen eragin positiboaz gain, negozio eta enplegurako aukera berriak sortuko dituela euskal enpresentzat.

Efizientziaren alorreko inbertsiotarako Finantziazio Tresnak eta salbuespenak

Sailbuak Šefčovič komisarioari azaldu dio, Euskadik lehentasuna ematen diola efizientzia energetikoa helburu duten inbertsioei.  Apustu honek inbertsio eta aurrekontu konpromiso handia eskatzen dio administrazioari, eta horregatik Tapiak proposatu du Energy Union ekimenak aztertu dezala efizientzia eta energia aurrezpenaren alde egiten diren inbertsio publikoak ez daitezela aurrekontu defizitean konputatu.

Energiaren kosteak Europako industrian

Sailburuak eta komisarioak altzairuaren sektoreak 2016an jasan dituen arazoak gogoratu dituzte, bereziki Txinako dumpingaren ondorioz. Faktore honi, industriak orokorrean, baina kontsumitzaile intentsiboek bereziki, dituzten energiaren kostu handiak gehitzen zaizkio. Tapiak beste behin azpimarratu du beharrezkoa dela Europako Batzordeak aholkuak ematea edo neurriak hartzea, erregio batzuetan industriak behar duen energiaren prezioa orekatu ahal izateko, estatuak inplikatuz erregio batzuetako industria zigortzen duten politikak alde batera uztera. Hori da euskal industriaren kasua, euskal enpresek beraien lehiakide diren Frantzia edo Alemaniako enpresek baino koste energetiko handiagoak  euren gain hartzen dituztelako.  

Zentral Nuklearrak Europan

Energy Union ekimeneko arduradunekin eginiko topaketan Tapia sailburuak Europar Batasunak zentral nuklearrei buruz duen jarrerari buruzko interesa agertu du eta euskal instituzioek Garoñaren balizko irekieraren aurrean duten kezkaren berri eman die.

Goizean Tapiak, Kanpo Harremanetarako idazkari Nagusiarekin Marian Elorzarekin eta Europar Batasunean Euskadik duen ordezkariarekin Marta Marinekin Europako Erregioen Batzordean egin den jardunaldian parte hartu ondoren egin da topaketa.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzak bere estrategia “Energy Union”ekin lerrokatuta ikusi du ➡ https://t.co/0X7tethgw6 #EfizientziaEnergetikoa ht…

  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco ve alineada su estrategia con la iniciativa europea "Energy Union” ➡ https://t.co/tkHWqDuhcC #EficienciaEnerg…

  • @jonbasterra
    2017.eko otsailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzak bere estrategia “Energy Union”ekin lerrokatuta ikusi du ➡ https://t.co/0X7tethgw6 #EfizientziaEnergetikoa ht…

  • @Gob_eus
    2017.eko otsailak 07

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco ve alineada su estrategia con la iniciativa europea "Energy Union” ➡ https://t.co/CenlbZ3XQghttps://t.co/xeySwzW89l

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Maroš Šefčoviček