Berriak Lehendakaritza
Eu

Marian Elorzak datozen urteetarako Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanetako arloaren ildo nagusiak aurkeztu ditu Legebiltzarrean

2017.eko otsailak 14

Kanpo-agenda Basque Country 2020 Estrategiaren eguneratzeak —nazioarteko testuinguru berrira egokitzeko— eta jarduketak ardazteko "aukera-lurraldeak” leheneratzeak markatuko dute

 Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak datozen lau urteetan Eusko Jaurlaritzaren kanpo-agenda markatuko duten ildo nagusiak aurkeztu ditu, gaur goizean, Eusko Legebiltzarrean. Elorza Europako Gaien eta Kanpo Harremanen Batzordean agertu da. Bertan, bere idazkaritzaren ildo nagusiak zerrendatu ditu, besteak beste, Nazioartekotzeko 2020 Basque Country Esparru Estrategia eguneratzea, mugaz gaindiko harremanetan sakontzea, diplomatikoekiko harremanak estutu eta nazioarteko bazkide-sarea zabaldu. Elorzaren aldamenean egon dira Europako Gaietarako zuzendari Mikel Antón eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez. 

Hitzaldian azaldutakoaren arabera, Euskadi bezalako herrialde txiki batek estrategia komun baten inguruan “borondateak eta ekimenak bateratzea” eskatzen du: Basque Country estrategia eguneratua; munduan aurkezpen-txartel gisa balioko duen marka partekatu bat (Basque Country); eta jarduketak fokalizatzeko “aukera-lurraldeak” definituko dituen leheneratze geografikoa. 

Europa 

Marian Elorzak adierazi du Euskadik “pertsonak ardatz dituen” Europar Batasun (EB) sozialean sinesten duela, eta gaur egungo EBa sorrarazi zuten balioak berreskuratzearen alde agertu da, hau da: askatasunaren, demokraziaren, justizia sozialaren eta elkartasunaren babesa. Ildo horretatik, Kanpo Harremanetarako Idazkaritzako titularrak bi mugarri nagusi azpimarratu ditu: Europar Batasunaren sorrera ekarri zuen Erromako Itunaren 60. urteurrena datorren martxoan; eta EBaren etorkizunaren inguruan EBako Kontseiluko eta Eskualdeetako Komiteko presidenteek zabaldutako gogoeta-prozesua. 

Azaldu duenaren arabera, Euskadik bi mugarri horiek baliatuko ditu Europaren eraikuntzaren inguruko eztabaida eta gogoeta sustatzeko, eta EBaren etorkizunari buruz euskal ikuspegia bilduko duen dokumentua prestatuko du. 

Eusko Jaurlaritzak Euskadiren presentzia aldarrikatzen jarraituko du, bere eskuduntzako eta intereseko gaiak erabakiko diren foroetan. Horregatik, Europako mota guztietako sare, ekimen eta programatan euskal agente publikoen eta pribatuen presentzia areagotu nahi du; era horretan, Euskadi-Basque Country ahotsa hainbat lekutan entzun ahal izateko. Horretarako, Jaurlaritzak proiektuen sustatzaileei aholkularitza eta babes pertsonalizatua eskainiko die, batez ere espezializazio adimenduneko estrategia-arloetan, smart-cities delakoetan, Horizon 2020-an edo Europarako inbertsio estrategikoen funtsean. 

Azkenik, Kanpo Harremanetako idazkariak, azken hilabeteetan, Akitania-Euskadi Euroeskualdeak jasan duen eraldaketa —Nafarroak bat egin ondoren— azpimarratu du. Horri esker, duela 17 urte eten zen “hiruko” elkarlanari berriro heldu ahal izan zaio. Datorren matxoan Euroeskualdeak lehen batzarra egingo duela iragarri du. Bertan hiru erakundeek hartuko dute parte. 

Nazioarteko Harremanak 

Europaren esparrutik kanpo, Marian Elorzak esan du, datozen lau urteetan, Euskadik jada akordioak badituen nazioarteko erakundeekin (NBE, PNUD, UNESCO) erlazioak sakontzen eta beste erakunde batzuekin akordioak lortzen lan egingo duela. 

Gainera, eta esan duenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak Garapen Iraunkorreko Helburuak abiarazteko Basque Country 2030 Agenda osatzea aurreikusi du. Gizateriaren arazo nagusiei aurre egiteko Nazio Batuek finkatutako 17 helburu dira. Euskal ibilbide-orri honetan, Eusko Jaurlaritzak NBEak alderatu eta baliozkotu ditzan nahi dituen ebaluazio-mekanismoak eta konpromiso zehatzak bilduko dira. 

Marian Elorzak nazioarteko bazkide-sarea zabaldu nahi duela esan du bai Euskadirekin interes amankomunak dituzten gobernuekin baita lidergoko posizioa dutenekin ere. Gaur egun, Bavaria, Flandria, Akiitania, Jiangsú eta Querétarok osatzen dute sare hau eta laister Quebec ere kide izatea aurreikusten da. Gogoratu du Euskadik 76 herrialdetan SPRIren bulegoak eta erakunde-ordezkaritzak dituela, eta nazioarteko 75 saretan hartzen duela parte. Gainera, mundu osoko 25 herrialdetan Euskal Etxeak daude, eta 41 herrialdek kontsuletxeak dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan. 

“Diasporen” arteko elkarrekintza 

Azkenik, Kanpo Harremanetako idazkariak azken urteetan sortutako “diaspora berria” aipatu du. Diaspora hau ez dator bat “betirako” emigratzearen antzinako eskemarekin. Orain mugitzeko beste modu batzuk nagusitzen dira, eta, kasu askotan, etxera itzultzeko aukera zabalik egoten da. Horregatik, datozen urteei begira, Eusko Jaurlaritzaren helburu izango da diaspora heterogeneo honen beharrei erantzutea, eta “diaspora” diferenteen arteko elkarrekintza sustatzea, bere dinamismoaz baliatuz, Basque Country marka munduan proiektatzeko. 

Ildo horretatik, Marian Elorzak esan du Eusko Jaurlaritzak euskal etxeen sarearekin harremanak estutzen jarraituko duela; euskal etxe berriak zabaltzea sustatuko duela; eta Eusko Jaurlaritzak berak iazko uztailean aurkeztu zuen Basque Global Nertwork sare soziala sustatzen jarraituko duela.  Azaldu duenaren arabera, on line tresna horren bitartez, atzerrian dauden euskal komunitateko pertsonek proiektuak partekatzen dituzte, eztabaidatzen dituzte, elkarri laguntzen diote eta elkarrekin dihardute, “Euskadi mundu osora zabaltzen laguntzen duen euskal komunitate birtual bat” osatuz. 

 

 

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    [ACCIÓN EXTERIOR] Marian Elorza presenta en el Parlamento las líneas generales para los próximos años https://t.co/cAN6AtxXlG

  • @Open_Govern
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    [KANPO HARREMANAK] Marian Elorzak datozen urteetarako arloaren ildo nagusiak aurkeztu ditu Legebiltzarrean https://t.co/dNdzKEqPKI

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia: [KANPO HARREMANAK] Marian Elorzak datozen urteetarako arloaren ildo nagusiak aurkeztu ditu Legebiltzarrean… https://t.co/uccwAl6J3r

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia: [KANPO HARREMANAK] Marian Elorzak datozen urteetarako arloaren ildo nagusiak aurkeztu ditu Legebiltzarrean… https://t.co/8L2U9W2Hxz

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: [KANPO HARREMANAK] Marian Elorzak datozen urteetarako arloaren ildo nagusiak aurkeztu ditu Legebiltzarrea… https://t.co/uccwAl6J3r

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: [ACCIÓN EXTERIOR] Marian Elorza presenta en el Parlamento las líneas generales para los próximos años ➡ https://t.co/SuVCA9YieC

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: [KANPO HARREMANAK] Marian Elorzak datozen urteetarako arloaren ildo nagusiak aurkeztu ditu Legebiltzarrea… https://t.co/8L2U9W2Hxz

  • @Gob_eus
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    [KANPO HARREMANAK] Marian Elorzak datozen urteetarako arloaren ildo nagusiak aurkeztu ditu Legebiltzarrean ➡ https://t.co/of9MCrPIQU

Ekitaldiko kargudunak