Eu

Eusko Jaurlaritzak onetsi du Barakaldoko Munoa Jauregia multzo monumental izendatzea (Gobernu Bilera 2017-02-07)

2017.eko otsailak 07

Ahalik eta egoera onenean iraunarazi nahi da Bilbo Handian dagoen frantses estiloko eraikin bakarretako bat

Gobernu Kontseiluak gaurko bilkuran onetsi du Barakaldoko Munoa Jauregia kultur ondare izendatzea, multzo monumentalaren kategorian sailkatuta. Babes honen bitartez ahalik eta egoera onenean iraunarazi nahi da Bilbo Handian dagoen frantses estiloko eraikin bakarretako bat, “bere osotasunean babestu beharreko batasuna” osatzen baitu jauregia eta lorategia kontuan harturik.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Barakaldoko Udalari eskatuko dio hirigintzako udal araudia multzo monumental horretarako zehazten den babes-araubidearen aginduetara egokitzeari ekiteko. Era berean, Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 23. artikuluan xedatutakoa betez, eraikinen kontserbazio egokia bermatuko duten erabilerak bakarrik baimenduko dira.

Babes-maila hori deklaratzeko izapidearen barruan, informazio publikoaren eta interesdunari entzuteko epean, alegazioak aurkeztu zituzten Barakaldoko Udalak eta Roberto Sterlingek, Echevarrieta familia ordezkatuz. Guzti-guztiak aztertu eta erantzun ostean, espedienteak aurrera jarraitu zuen horietako batzuk bere osotasunean edo partzialki onartuz.

Munoa Jauregia kultur ondare izendatzeko erabakia Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 11.1. eta 12. artikuluetan ezarritakoari jarraituz hartzen da, Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoen aldeko txostena ikusita, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuak proposatuta eta Gobernu Kontseiluak aurretik eztabaidatu eta onetsi eta gero.

Eraikina Ibaizabal-Nerbioi itsasadarraren inguruko muino batean dago, lorategiz inguratutako finka zabal batean, Gurutzeta, Burtzeña, Llano eta Lutxana auzoen elkargunean. XVIII. mendearen amaieran eraikia, Juan Echevarría La Llanaren udako egoitza izan zen, eta Horacio Ecehevarrietarena ere izan zen, Bizkaiko industriako burgesiaren ordezkari gailena.

Bere oraingo irudia 1916. urtean Ricardo de Bastida arkitektoak egin zuen obraren ondorio da. Jatorrizko frantses estiloa errespetatuz, Bastidak zabaldu egin zuen eraikuntza; bi hegal gehitu zizkion alboetan, eraikinaren kanpoaldeari itxura monumentalagoa eman zion eta barnealdea partzialki aldatu zuen.   

Familia bakarreko arkitektura burgesaren erakusgarri bikain bat da Bilbo Handiaren ingurunean. Fatxada nagusia nabarmentzen da; konposizio simetriko batek itxuratzen du, ‘Beaux-arts’ delakoaren ezaugarri diren elementuekin.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DeBarakaldoSoy
    2017.eko otsailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @NekaneGartzia95: El Gobierno Vasco aprueba declarar conjunto monumental el Palacio Munoa de #Barakaldo https://t.co/DUSB7LN0v6

  • @EGI_Barakaldo
    2017.eko otsailak 07

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba declarar conjunto monumental el Palacio Munoa de #Barakaldo https://t.co/49qZIB6qPY

  • @NekaneGartzia95
    2017.eko otsailak 07

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba declarar conjunto monumental el Palacio Munoa de #Barakaldo https://t.co/DUSB7LN0v6

Komunikabideek behera kargatzeko