Eu

“Global Training” bekak abian jartzeko gaituta dauden entitateei zuzenduriko laguntzak (Gobernu Bilera 2017-02-07)

2017.eko otsailak 07

“Global Training” bekak deituko dituzten entitate publiko edo pribatuei zuzenduriko laguntzen deialdia onartu du gaur Jaurlaritzak.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, ekonomia irekiaren arloan sortuko diren etorkizuneko erronkei aurre egiteko konponbideak bilatzeko egiten ari den esfortzuaren baitan, euskal gazteen gaitasun- eta ezagutza-garapenari, heziketari eta mugikortasunari loturiko jarduketa ezberdinak gauzatzeko beharra aitortu du, gazte horien laneratzea sustatzeko.

Horrexegatik, "Global Training” gazteentzako beka programa deitzea erabaki du. Unibertsitate tituludun eta goi-mailako lanbide-heziketa duten gazteei zuzenduriko beka hauen xedea da atzerriko enpresa eta erakundetan egingo diren praktikak sustatzea, euskal gazteen nazioz gaindiko mugikortasuna bultzatuz.

2017 ekitaldirako Global Training Beken deialdiak 4.120.000 euroko diru-kopurua dauka eta sei hileko iraupeneko 410 beka finantzatuko ditu gehienez.

Gaur, Global Training bekak deituko dituzten entitate publiko edo pribatuei zuzenduriko laguntzak onartu dira. Eskaerak otsailaren 21a eta martxoaren 31a bitartean aurkeztu beharko dira. Eskaera-eredua ondoko webgunean dago eskuragarri:http://www.industria.ejgv.euskadi.eus

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko