Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Jaurlaritza, Gogora aldatzearen alde legebiltzar talde guztiak haren zuzendaritza kontseiluan sartzeko (Gobernu Bilera 2017-02-07)

2017-02-07

Gobernu Kontseiluaren ustez, talde abertzale, sozialista eta popularren ekimena inklusiboa eta positiboa da Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko aniztasunarentzat

Gobernu Kontseiluak aldeko irizpidea eman du gaur azaroaren 27ko 4/2014 Legea,  Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzekoa aldatzeko Lege Proposamena kontuan hartzeko.

Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak eta Euskal Talde Popularra legebiltzar-taldeek sinatutako ekimenak 8. artikuluaren 1.b atala aldatu nahi du, Euskal Ganberako legebiltzar-talde guztiak sartzeko. Izan ere, egungo idazketa ez da egokitzen 2016ko hauteskundeen ondoren sortutako errealitatera.

Eusko Jaurlaritzak uste du ekimena positiboa dela, lege-proposamenak adierazten duen bezala “inklusiboa” eta “anitza” delako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko