Eu

Euskadik Bruselan bere kasua aurkeztu du, efizientzian eta hiri iraunkortasunean erregio aitzindari moduan

2017.eko otsailak 07
  • Tapiak modelo energetikoa eta mugikortasuna aipatu ditu “lurralde inteligente”aren ardatz moduan
  • Euskadik energia banatuaren instalazio pilotu bat izango du eta Mugikortasun Elektrikoaren Plan Integrala egingo da Donostia eta Gasteizko autobus elektrikoekin.  
  • Arratsaldean euskal ordezkaritza Maroš Šefčovič, Europar Batzordeko presidenteordearekin eta “Energy Union” ekimenaren komisarioarekin bilduko da. 

Erregioen Europako Batzordeak Smart Cities alorrean egin diren hainbat ekimen erregional aztertzeko jardunaldia ospatu du, eta Euskadiren kasua aztertu da. Batzordeak industriaren garapenaren eta hiri inteligenteen inguruko adibide eta ekimenak partekatzen dituzten erregioen “koalizioa” bultzatu nahi du.

Jardunaldiaren inaugurazioa Europar Batzordeko presidenteordeak Maroš Šefčoviček eta Erregioen Batzordeko presidenteak  Markku Markkulak egin dute. Azken honek adierazi du Erregioen Batzordearen nahia dela, hiri eta lurralde batzuk aitzindari izatea, euren esperientziak beste erregio batzuek ere jarraitu ahal ditzaten.

Nola eraiki Erregioetatik hiri inteligenteak: Euskadiren kasua aztergai

Modelo erregionalei eskainitako saioak, Rotterdam, Luxemburg eta Frantziako kasuak erakutsi ditu, baita Arantxa Tapia sailburuak “Basque Country: efizientzia eta iraunkortasuna” izenburupean eginiko Euskadiko kasuaren aurkezpena ere. 

Tapiak Espezializazio estrategia inteligentedun lurralde industrial moduan deskribatu du Euskadiren planifikazioa, non fabrikazio aurreratua eta energia, osasunarekin batera,  lehentasun eremu diren.

Modelo energetikoa eta mugikortasuna, Smart Cityen gakoak

Sailburuak adierazi duenez, espezializazio inteligenteak erraztu egiten du geroz eta aurreratuagoak diren zerbitzuak eskaintzen dituzten hirien eraikuntza, modelo energetikoa eta mugikortasun sistema lurraldearen ardatz direlarik.

Era berean azpimarratu du Euskadi ikatzaren erabilpena zeharo murrizteko bidean dagoela eta 2050ean petrolioaren erabilpena gainditzeko konpromisoa hartu du, eta energia berriztagarrien erabilera handiagotu, 2030 urterako kontsumitzen den energiaren %21 izatera iritsi arte.

Mugikortasunari lotuta, efizientzia eta iraunkortasuna lan eremu oso zabalak dira, eta  sailburuak azaldu du etorkizunean Mugikortasun Elektrikoaren Plan Integrala onartuko dela, eta Gasteizen eta Donostian martxan jarriko diren autobus elektriko zerbitzuak ere aipatu ditu.

Bere azalpenean Eusko Jaurlaritzak bultzatu nahi duen banatutako energiaren (Smart Grid) esperientzia pilotua aipatu du Arantxa Tapiak. Euskal udalerri batean energia berriztagarri eta teknologia guztiak bilduko dituen instalazio pilotua martxan jarriko da eta bertan azterketa eta konparaketak egingo dira garatzen diren soluzioak etorkizunean eskala handiagoetara eraman ahal izateko.

Europar Batzordeko presidenteordearekin topaketa gaur Bruselan

Arratsaldeko lehen orduan, Tapia Sailburua, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin Marian Elorzarekin eta Euskadik Bruselan duen ordezkariarekin Marta Marínekin batera, Europar Batzordeko presidente orde eta “Energy Union” ekimenaren komisario arduradunarekin  Maroš Šefčovičekin bilduko da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @matxalenacasuso
    2017.eko otsailak 07

    Comentario de Twitter:
    Mirar tb a edificios: Euskadi expone en Bruselas su caso como región pionera en eficiencia y sostenibilidad urbana https://t.co/XaMxI3H9sS

Ekitaldiko kargudunak