Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euro jarriko ditu 2017an Kamiñaldeko mendi hegala egonkortzeko larrialdi izaerako obrak finantzatzeko

2017-02-07

Jaurlaritza, Gogora aldatzearen alde legebiltzar talde guztiak haren zuzendaritza kontseiluan sartzeko

Gobernu Kontseiluak 2 milioi euroko diru-laguntza zuzena onartu du gaur, Ondarroako Udalak 2017 honetan Kamiñaldeko mendi-hegalean ebakitako mendia egonkortzeko egiten ari diren larrialdi izaerako obrak finantzatzeko. Horrela janikarazi du Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak Gobernu Kontseiluaren ondoren emandako prentsaurrekoan.

2016ko otsaileko euriteak, 200 milimetrotik gorako euri-pilaketarekin, mugimendu handia sortu zuen Ondarroako auzo horretan, eta lur- eta arroka-jausiak eragin zituen horrek, Kamiñalde eta San Inazio kaleetako etxebizitzetan kalte larriak eragin zituztenak. Harrezkero, larrialdi izaerako obrei ekin zaie zonan, ebakitako mendia egonkortzeko. Konplexutasun tekniko handiko obrak auzotarren ondare pertsonala zaintzeko. Horietako batzuek beren etxeak ere utzi behar izan dituzte luizi-arriskuaren aurrean. 

Erkorekak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza jakitun da Ondarroako Udalak nekez egin diezaiokeela aurre obren kostuari bakarrik. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren ustez, interes publiko eta sozial nabariko jarduketa bat da. Izan ere, pertsona desalojatuak daude eta horien ondare pertsonala arriskuan dago. Beraz, gaur, hura finantzatzen laguntzea erabaki du 2017an 2 milioi euro jarrita.

Bestalde, Gobernu Kontseiluak aldeko irizpidea eman du gaur azaroaren 27ko 4/2014 Legea,  Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzekoa aldatzeko Lege Proposamena kontuan hartzeko, eta beraz legebiltzar talde guztiak haren zuzendaritza kontseiluan sartzeko.

Bestalde, Garoña berriro zabaltzeko aukeraren inguruan galdetuta, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak zentral nuklearrarekiko euskal erakundeen “aurkako jarrera erabatekoa, irmoa eta argia” berretsi du, eta aldi berean adierazi du Euskadin “inork ez lukeela ulertuko” instalazioa berriro abian jartzea baimenduko duen erabakia.  

GOGORA INSTITUTUA ETA KATALUNIA

Bestalde, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legea aldatzeko Lege Proposamena aintzat hartzearen alde azaldu da gaur Gobernu Kontseilua, institutu horren Zuzendaritza Kontseiluan Legebiltzarreko talde guztiak barne hartzeko.

Horrela jakinarazi du prentsaurreko batean. Bertan, 2014ko azaroaren 9an burujabetzaren inguruko kontsulta egiteagatik Artur Mas Generalitateko presidente ohiaren, Joana Ortega presidenteordearen eta Irene Rigau kontseilari ohiaren aurkako epaiketari buruz ere hitz egin du. Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak bere egin du Lehendakariak atzo adierazitakoa. Lehendakaria esan zuen politikarentzako “egun tristea” zela, politika auzibidera eramateak ez duelako arazo politikoak konpontzeko balio, gatazkak oraindik gehiago gaiztotzeko baizik.  Horren haritik, Katalunian gertatzen ari denari “irtenbide adostua eta negoziatua emateko bide egokiak zabaltzearen alde” agertu da Jaurlaritza.

GUARDIA ZIBILEKO KIDEEN PRESENTZIA

Halaber, Guardia Zibileko kide kopurua handitzeko aukeraren inguruan Espainiako Gobernuko Ordezkari Javier de Andresek esandakoari buruz hedabideek galdetuta, Erkorekaren iritziz “etsigarria” da, izendatu zutenetik hilabetera, Eusko Legebiltzarrak defendatutako planteamenduei eta Gernikako Estatutuaren mandatuei entzungor egitea. Izan ere, Estatutuaren arabera, euskal erakundeek dute Euskadin pertsonak eta ondasunak defendatzeko konpetentzia, eta Estatuko segurtasun-indarrei “bigarren mailako funtzioa” ematen die.

Gainera, Erkorekaren iritziz "bitxia" da Guardia Zibileko kideen kopurua handitzea aztertzen ari den erakundea Ertzaintzan belaunaldi berriak sartzeko “gero eta oztopo handiagoak eta gogorragoak jartzen egotea”. Izan ere, berritze hori ezinbestekoa da Estatutuak Eusko Jaurlaritzari agintzen dizkion funtzioak honek berme osoz betetzeko.

2017-02-07 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

3 iruzkin
  • @Open_Govern
    2017-02-07

    Comentario de Twitter:
    [3] Otros asuntos Instituto Gogora, Cataluña, Guardia Civil en Euskadi https://t.co/6Fie3yfIBT https://t.co/ZVrON9jjmN

    [3] Otros asuntos…

  • @Open_Govern
    2017-02-07

    Comentario de Twitter:
    [2] Asunto principal 2 millones € para las obras de emergencia para la estabilización de la ladera de Kamiñalde https://t.co/6Fie3yfIBT

  • @jerkoreka
    2017-02-07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [3] Otros asuntos ➡ Instituto Gogora, Cataluña, Guardia Civil en Euskadi ➡ https://t.co/lBPPG6rI5c

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)