Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskotreneko unitate berriak aurkeztuko ditu Durangon

2010.eko urriak 27

 Durangon datorren ostiralean, urriaren 29an, hiritarren aurrean EuskoTrenek izango dituen unitate berrien erakusketa egongo da. Erakusketa ibiltari hau Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait herritan egiten ari da.

 Aurkezpenean Aitziber Irigoras Durangoko alkate andreak eta Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailburuordea den Ernesto Gascok parte hartuko du.

 Teknologia eta diseinu berrikuntzaren buruan dauden unitate berrien benetako eskalan egindako maketa bat ikusgai jarriko da.

 

Eusko Jaurlaritza EuskoTreneko tren berriaren erakusketa ibiltaria egiten ari da. Erakusketa bakoitzak 20 eguneko iraupena izango du eta Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait herritan izango da. Seigarren faseko erakusketaren ibilbidea Durangora iritsiko da eta 150 metroko karpa batean tren berriak izango duen kotxearen maketa bat egongo da benetako eskalan eginda hiritar guztiek unitate guztien abantailak ezagut ditzaten eta baita daukan diseinu berria eta abangoardista. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailburuordeak, Ernesto Gascok, eta Durangoko alkate andreak, Aitziber Irigoras-ek hartuko dute parte.

 Eguna: 2010eko urriaren 29a (ostirala)

Tokia: Ezkurdi Plaza

Ordua: 11:00etan

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Garraio eta Herri La Sailburuordea eta Durangoko Alkatea