Berriak Segurtasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak eta Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak 2017rako Zaintza eta Kontrol Egutegia aurkeztu dute

2017.eko otsailak 06

Ertzaintzak aurten egingo dituen 37 kanpainen artean, motozikleten abiadura kontrolatzeko kanpaina espezifikoak egingo dira

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcuera andreak gaur goizean aurkeztu du Ertzaintzak aurten beteko duen Zaintza eta Kontrol Egutegia. Erandion egin den lan-bileran izan dira Rodrigo Gartzia Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria, Iñigo Ibarra Ertzaintzaren Trafikoko Burutza Nagusiko intendenteburua, Aitor Lete Udaltzaingoak Koordinatzeko Arloko burua, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaltzaingoetako ordezkariak. Aurreikusi da guztira 37 kanpaina egingo direla zenbait arrisku-faktore zaintzeko (abiadura, arreta galtzea, alkohola,…). Helburua da bide-segurtasuna hobetzea eta trafiko istripuetako biktimen kopurua murriztea.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak planifikatzen eta koordinatzen ditu Ertzaintzaren Trafikoko Lurralde Unitateek eta udaltzaingoek urtearen barruan egin behar dituzten zaintza- eta kontrol-kanpaina horiek.

2015-2020rako Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako Plan Estrategikoaren ildo estrategikoen artean, zaintzarako eta kontrolerako ildo estrategiko zehatz bat dago —adierazi du Sonia Díaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak—. Ildo estrategiko horren helburu nagusia da portaera desegokiak zuzentzea eta horien egileak berriro heztea, bide-istripuak murrizteko.Horri dagokionez, urtero diseinatzen da zaintzarako kontrolen eta kanpainen plana.Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan eta kaleetan bide-segurtasunaz arduratzen diren polizien arteko lan koordinatuaren emaitza da gaur aurkezten dugun egutegia”.  

2016ko istripuen datuak kontuan izanik, aurten arreta berezia jarri zaie bigarren mailako errepideetan abiadura kontrolatzeko kanpainei.

Berritasun gisa, motozikleten abiadura kontrolatzeko kanpaina zehatzak egingo dira —erantsi du Sonia Díaz de Corcuerak—.Motozaleen kolektiboa oso kaltebera da, eta prekauzioa eta araudiarekiko errespetua nabarmendu nahi izan dugu”.

Joan den urteko kanpainetan guztira 11.536 kontrol eta 214.972 proba egin zen, eta 10.162 arau-hauste hauteman zen. Kontroletan batez beste % 4,7k eman zuen emaitza positiboa.

2017ko Zaintza eta Kontrol Egutegian aintzat hartu da alkohol eta droga-kanpainak egitea eta, berritasun gisa, bi kanpaina berezi egitea kontrolatzeko: motozikleten abiadura; arreta galtzeak; hiri-bideetako harrapaketak; uhala eta haurrak eusteko sistemak; bigarren mailako errepideetako baldintza teknikoak; motozikletak, ziklomotoreak eta bizikletak; eskola-garraioa eta salgaien eta pertsonen garraioa.  (Egutegia txertatu da).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jefaturas de Policía Local de Euskadi