Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Zabaleta: Pertsonak tabakoaren kearen eraginpean jartzea oinarrizko giza eskubideak urratzea da"

2010.eko urriak 27

Tabakoa eta giza eskubideei buruz Bilboko Medikuntzako Zientzien Akademiak eta Euskadiko Medikuntza eta Odontologia Fakultateak antolatutako jardunaldiak aurkezterakoan Zabaleta sailburuak Bilbon

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak azpimarratu duenez, droga-mendekotasunei buruzko legearen erreformarekin Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak egun indarrean dagoen arautegia egokitu nahi izan du osasun publikoaren alorrean Osasunaren Mundu Erakundeak eta Europar Batasunak egin berri dituzten eskakizunetara. Horren ildotik ziurtatu duenez, "pertsonak kearen eraginpean jartzea nazioarteko itunetan eta geure ordenamendu juridikoan jasotzen diren oinarrizko giza eskubideen aurkakoa da, besteak beste, bizitza-eskubidea eta osotasun fisikorako eta osasunerako eskubidea; baita lan-ingurune osasungarria izateko langileek duten eskubidea ere".

Tabakoa eta giza eskubideei buruz Bilboko Medikuntzako Zientzien Akademiak eta Euskadiko Medikuntza eta Odontologia Fakultateak antolatutako jardunaldiak aurkezterakoan Zabaleta sailburuak Bilbon baieztatu duenez, egungo araua aldatzeko arrazoia herritarren osasuna babesteko beharra izan da, "ez inoren askatasuna murriztu edo mugatzea".

Zehazkiago, ostalaritzako langileen eta 18 urtetik beherakoen osasuna babestu beharraz aritu da Gizarte Gaietako sailburua Eusko Legebiltzarrean izapidetzen ari den droga-mendetasunaren inguruko prebentzioari, asistentziari eta gizarteratzeari buruzko legearen erreforma babesterakoan.

Azkenik, Gemma Zabaletak bere nahai adierazi du; "proiektua ahalik eta adostasun zabalenarekin onartu dadin".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta, saillburua