Eu

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak erabiltzaile guztien eskura jarri ditu 279 filmen eta 24 serietako 225 kapituluren azpitituluak

2017.eko otsailak 03

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak elkarteen zein publiko orokorraren eskura jarri ditu Distribuidora de Televisión Digital SA (DTS) enpresarekin duen lankidetzari esker sortu diren euskarazko azpitituluak. Guztira, 279 filmen eta 24 serietako 225 kapituluren azpitituluak Open Data Euskadin eskuragarri daude. Sailak bide honetan sakontzeko asmoa du eta legegintzaldian zehar ekimen berriak sustatuko ditu.

Eusko Jaurlaritzaren eta DTS enpresaren lankidetza 2014. urtearen bukaeran hasi zen. Lankidetza horri esker, ‘Movistar+ Estrenos’ (lehenago Canal+ 1 eta Canal+ estrenos) plataforman eskainitako atzerriko hizkuntzetan (euskaraz eta gaztelaniaz zirenak azpititulatu gabe utziko zirela adostu zen) ekoizturiko filmak eta telesailak euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera izan da. Nahiz eta orain arte 548 film eta 67 serietako 600 kapitulu inguru azpititulatu diren, oraingo honetan aipatu lankidetzaren aurreneko bi urteetan azpititulatutakoak eskegi dira Open Data Euskadin, eta aurki iazkoak ere bertan izango dira. Beraz, 279 filmen eta 24 serietako 225 kapituluren azpititulu horiek jadanik badaude eskuragarri.

Atzerriko hizkuntzetan ekoiztutako zinea jatorrizko bertsioan eta euskaraz azpititulaturik ikusteko aukerak areagotzea da ekimen honen helburu nagusia. Izan ere, orain dela zenbait urte sortutako Filmazpit bezalako proiektuei esker badago filmen katalogo zabal bat kultur eragileen esku jarri zena kosturik gabe, proiekzio ez komertzialak antola ditzaten. Horrekin batera, erabiltzaileei, ikastetxe eta ikastolei, euskaltegiei edota beste eragileei azpitituluak erabiltzeko aukera ematen zaie orain.

Azpitituluak “.srt” izeneko formatuan daude. Kontuan izanik egun zinea digitala dela, irudiei testua gehitzeko modu erraza baita. Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendari Estibalitz Alkortak ekimen berriaren garrantzia azpimarratu du: "Azpitituluak Open Data Euskadin eskuragarri izateak aukerez beteriko bidea zabaltzen du. Jaurlaritzak jendearen eskura jarri du urteetan zehar metatutako material guztia. Uste baino ohikoagoa da ‘.srt’ artxiboak erabiltzea filmak edo serieak ikusteko, batez ere gazteen artean. Erositako film digitalekin azpitituluak sinkronizatzeko aukera eskaintzen dute artxibo hauek. Bestalde, banatzaileei, elkarteei edota kultur-eragileei bidea errazten diegu, euskarazko azpitituluak dituzten film edo serieak programatzeko. Eta eskoletan edo euskaltegietan ere bide oparoa eduki dezake ekimen honek. Era berean, gor komunitatearentzat aurrerapauso nabarmena izango da".

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren asmoa hasitako bideari jarraipena ematea da. Horiek horrela, aurten ere Telefónica Audiovisual Digital (TAD) enpresarekin arituko da lankidetzan, ‘Movistar+ Estrenos’ plataforman estreinaldiak izango diren atzerriko hizkuntzetan ekoiztutako zinea eta fikzio serieak euskaraz azpititulaturik ikusteko aukera eskaintzen.

Horrekin batera, Filmazpit ekimenaren bitartez pauso berriak emango dira euskarazko azpitituludun zinea zabaltzeko, eta Kultura Auzolanean egitasmoaren bidez ere ekimen berriak sustatuko dira euskaraz azpititulaturiko ekoizpenak ikusteko aukerak biderkatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak Euskararen Agenda Estrategikoa onartu zuen 2014ko ekainean. Euskararen Agenda Estrategikoan, 2013-2016 epealdian Eusko Jaurlaritzak euskara biziberritzearen alde egin dituen ekintza eta jarduera nagusiak jaso ziren. Kultur kontsumoari dagokionez, honako helburu hau jasotzen da bertan: kultura euskaraz kontsumitzea sustatzea, batetik euskarazko sorkuntza bultzatuz eta, bestetik, erdarazko produktuak itzuli eta lokalizatuz. Horretarako hainbat aldagai kontuan izan eta guztien arteko oreka aurkitzen saiatzea: kalitatea, aberastasuna, dibertsitatea, hartzaile potentzialen kopurua eta nolakotasuna, besteak beste. Testuinguru honetan jaio zen lankidetza Distribuidora de Televisión Digital SA (DTS) enpresarekin.

Artxiboak helbide honetan topa daitezke: http://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/euskarazko-azpitituluak-filmak-eta-telesailak-euskaraz/

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Kultura, eta Hizkuntza Politika saila
    2017.eko martxoak 22

    Estimado Iker,

    Transmitida su petición a EiTB, desde el ente público indican que, a su entender, no tiene sentido aportar solo las bandas sonoras de doblaje (audios) en euskara, "cuando su utilidad es el doblaje cuyo disfrute se realiza viendo en pantalla la obra completa de la obra (video+audio, en versión euskara)". Según señalan, "es casi imposible que a nivel doméstico un usuario pueda sincronizar satisfactoriamente un video que proviene de una fuente con un audio que proviene de otra fuente sin que se desincronice en algún momento". Tampoco es extraño, indican, que las duraciones de las obras cinematográficas tengan diferencias en sus distintas versiones y distribuidoras.

    Por último, añaden que "si el catálogo de películas no está en EiTB NAHIERAN su explicación más probable es que no se dispone de derechos para Internet”.

    Muchas gracias por su propuesta.

  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2017.eko martxoak 04

    Serie posible que ETB disponga en internet de los audios en euskera de peliculas y series que disponga?, es imposible encontrar en internet peliculas en euskera y servicios como netflix no ofrecen. Es casi imposible o imposible encontrar una pelicula de Asterix en euskera, y a ciencia cierta ETB dispone de las mismas.

    La television catalana los ha entregado o puesto a disposicion del publico. No pido la pelicula, solo el audio que e spropiedad de ETB

    muchas gracias