Eu

22.121 Pertsonak eman dute izena Euskal Administrazio Publikoan lan kualifikatuko 5 poltsa integratzeko hautapen prozesuan

2017.eko otsailak 03
  •  Eusko Jaurlaritzak beste bitan apuntatzeko epea datorren otsailaren 10era arte luzatzea erabaki du: “Lan Orientabidea” eta “Osasun Publikoa”
  • Lehen azterketak datorren hilean egingo dira.

Gaur, 14:00etan, amaitu da hautaketa-probetan izena emateko epea Euskal Administrazio Publikoan langile kualifikatuentzat 7 lan-poltsetatik 5 lortzeko. Joan den urtarrilaren 23tik gaur arte, 22.121 eskaera erregistratu dira izangaiei poltsa hauek lortzeko aukera emango dieten azterketetan parte hartzeko:

  • Administrazioko Goi Mailako Kidegoa: 6.630
  •  Zuzenbidea: 1.987
  • Artxiboa, Liburutegia eta Dokumentazioa: 1.456
  • Administrarien Kidegoa: 7.385
  • Enpresako medikua: 60

Bestetik, Eusko Jaurlaritzak astebetez luzatzea erabaki du, otsailaren 10era arte, beste bi poltsaren sarbide-probetan izena emateko epea:  “Lan Orientabidea” eta “Osasun Publikoa”. Epea deialdiaren oinarriak aldatzearen ondorioz luzatu da. Aldaketa horren bidez, hasieran aurreikusitakoez beste titulazio batzuk egin dituzten pertsonak azterketetan aurkez daitezke. Gaur arte, bi deialdietan pertsona hauek apuntatu dira:

  • Osasun Publikoa: 991
  • Lan Orientabidea: 3.612

AZTERKETAK

Eusko Jaurlaritzaren ustez, lehen hautespen-probak martxoko bigarren erdian egingo dira, eta horrela 7 lan-poltsak ekainaren inguruan eratuko lirateke.

Hautapen-prozesua Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEEk) egingo du. Prozesuaren xehetasun guztiak HAEEren web-orri ofizialean izango dira eskuragarri: www.ivap.euskadi.eus.

Lan-poltsen lehen deialdi hau, legealdi honetako lehenbizikoa, Eusko Jaurlaritzak enplegu publikoarekin duen konpromisotik sortu da. Prozesu honekin, Jaurlaritzak lan-aukerak eman nahi dizkie gazteei –langabezia-tasa handiena duen kolektiboari– eta, aldi berean, Euskal Administrazio Publikoaren zerbitzura dauden langileak gaztetu. Hain zuzen ere, horixe da Eusko Jaurlaritzak 2017 honetan prestatuko duen “Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoaren” helburuetako bat.

Halaber, deialdi honekin Euskadiko Administrazio Orokorreko ordezkapenak modu arin eta eraginkorragoan bermatzen dira, eta izangaien publizitateko, berdintasuneko, merezimenduko eta gaitasuneko printzipioak bermatuta.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia: 22.121 pertsona, Euskal Administrazio Publikoan lan kualifikatuko 5 poltsa integratzeko hautapen prozesura… https://t.co/WXGdpYyp5S

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia: 22.121 pertsona, Euskal Administrazio Publikoan lan kualifikatuko 5 poltsa integratzeko hautapen prozesura… https://t.co/qVsX7g3d1W

  • @Open_Govern
    2017.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    22.121 pertsona, Euskal Administrazio Publikoan lan kualifikatuko 5 poltsa integratzeko hautapen prozesurako https://t.co/qJKPAUnIyv

Komunikabideek behera kargatzeko