Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osasun eta Kontsumo Sailaren eta Deusto Business Schoolen arteko Lankidetza-Hitzarmena

2010.eko urriak 27

OSASUN ETA KONTSUMO SAILAK ETA DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO NEGOZIO-ESKOLAK BAT EGIN DUTE OSASUN-IKERKETAREN ETA OSASUN-POLITIKEN GAINEKO PRESTAKUNTZA EMATEKO 

* Espainia iparraldeko autonomia erkidegoetako etorkizuneko osasun-kudeatzaileei prestakuntza-eskaintza bermatuko die.

* Material pedagogikoa sortuko da, EAEko osasun-arloan izan den aldaketa estrategikoaren prozesua erakusteko.

Donostia, 2010eko urriaren 26a. Rafael Bengoa Osasun eta Kontsumo sailburuak eta Manuel Escudero Deusto Business Schooleko zuzendari nagusiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur, osasun-kudeatzaile berriak prestatzen laguntzeko. Ekitaldian izan dira, halaber, Olga Rivera Kalitate, Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko sailburuordea eta Antonio Yabar Deusto Business Schooleko dekanoa.

Rafael Bengoa sailburuak esan du bi instituzioek prestakuntza-eskaintza bermatzeko beharra dagoela uste dutelako egin dela hitzarmena; prestakuntza, hain zuzen ere, arreta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonarengan jarriko duen asistentzia-eredu berria kudeatzeko osasun-langileak gaitzeko, EAEn kronikotasunaren erronkari aurre egiteko dagoen estrategia oinarri hartuta. EAEko eta Espainia iparraldeko gainerako autonomia erkidegoetako osasun-kudeatzaileei zuzendutako prestakuntza-eskaintza zehatza izango da.

Bizi-itxaropena eta gaixotasun kronikoak erronka handia dira gure gizarterako, eta osasun-baliabideak kudeatzen eta proiektu berrietan buru izaten jakin behar da.

Horregatik, ezinbestekoa da prestakuntzan eta ikerketan inbertitzea, kudeatzaile izango direnek erreferentziazko prestakuntza-esparrua izan dezaten, osasun-sistemari eutsi nahi badiogu.

Hala, Osasun eta Kontsumo Sailak eta Deusto Business Schoolek interes bera dute: gaur egungo eta etorkizuneko kudeatzaileak prestatu eta gaitu nahi dituzte, talde horren beharrak aseko dituen prestakuntza-programak diseinatu eta irakatsita.

"Modu estrategikoan, gure osasun-sistemaren ikuspegi orokorra izanda, kudeatzen dakiten zuzendariak behar ditugu. Lidergo-modu berrien garaia da, parte-hartzaileagoa, horizontalagoa eta banatuagoa izango dena, asistentzia-maila bakoitzeko ekarpenak eta jakinduria bideratzeko garaia eta kudeaketa-garaia, aurrera egiten ari garen osasun-sistemaren eredu berri hau finka dadin" esan du Rafael Bengoak.

Osasun Zuzendaritzako lehenengo programa 2010-2011 ikasturte honetan bertan emango da. Plan akademiko zehatza erabakitzeko eta zein irakasle izango dituen zehazteko Segimendu Batzordea sortu da. Horrek izango du programa abian jartzeko ardura.  Sei kidek osatzen dute batzordea (Osasun eta Kontsumo Saileko hiruk eta Deusto Business Schooleko beste hiruk).

Hitzarmen honen bidez, programaren helburuak betetzeko beharrezkoak diren irakaskuntza-kalitatea eta -bikaintasuna ziurtatzen dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Bengoa Osasun eta Kontsumo sailburua eta Manuel Escudero Deusto Business Schooleko zuzendari nagusia