Osakidetzako ikerkuntza sanitarioaren proiektuak “Irudiz gidatutako biopsiaren laguntzailea” nazioarteko bi sari lortu ditu
Araba ESIk, Bostonen, Ideia Globaleko Berrikuntza FIPSE Medical Innovation Award, eta Pragan, berriz, Prize Winner-Quality Innovation of the Year 2016 sariak jaso ditu
Saritutako proiektuak pazienteen puntzioen zehaztasuna handitu eta prozeduraren denbora gutxitzeko balio duen tresna da
Araba ESIko Fisika Medikoko eta Medikuntza Nuklearreko taldeak urtarrilaren 31n, Bostonen, Massachussets Institute of Technology (MIT) IDEA2 GLOBAL FIPSE MEDICAL INNOVATION AWARD jaso zuen “Irudiz gidatutako biopsiaren laguntzailea” proiektuagatik. Proiektu bera atzo Prize Winner-Quality Innovation of the year 2016 saritu zuten Pragan, Berrikuntza Potentzialeko kategorian, hain zuzen.
Saritutako proiektua irudi bidezko paziente onkologikoengan biopsien gida bezala balio duen tresna da. Erreminta honen erabilpenak ziztaden zehaztasuna handitu eta prozeduren denbora gutxitzen du pazienteengan. Halaber, pazientearen segurtasuna areagotzen du puntzioen errepikapena sahiestuz eta erradazioen dosiak gutxituz.
Bostonen jasotako saria, nazioarteko babes-programan 7 hilabeteko etengabeko lanaren emaitza izan da. Fisika medikoko Mª Ángeles García Fidalgok, Jesús Cortés Rodiciok eta Gaspar Sánchez Merinok eta Medikuntza Nuklearreko Ignacio Tobalina Larreak eratzen duten taldeak teknologia biomedikoak garatzen dituzten mundu osoko beste 13 taldeekin batera parte hartu zuen programan. Horiek horrela, Berrikuntza proiektuak azkartzeko programaren partaidetza FIPSE Osasun Berrikuntza eta Prospektiba Fundazioak emandako diru-laguntzaz bideratu da. Taldeak ere Osasun Sail, Osakidetza eta BIOEF erakundeen etengabeko laguntza izan du garapen teknologikoaren diru-laguntza bidez. Aipatzekoa da BIOEF erakundeak Ikerkuntzako Emaitzen Transferentzia Bulego bidez, adimenaren jabetzea kudeatu duela eta taldeari proiektua garatzen ere lagundu diola.
Bestetik, Quality Innovation of the Year sariek Excellence Finlandek Finlandian 2007an antolatutako lehiaketari hasiera eman zioten, eta, produktu, prozesu eta antolamendu berrikuntzen sormena eta garapena sustatzeko asmoa dute. Harrez geroztik, Kalitate, Bikaintasun eta Berrikuntza sustatzeko asmotan, jarraian aipatzen diren herri hauetako zenbait erakunde gehitu dira Antolamendu Batzordera, besteak beste: Finlandia, Estonia, Hungaria, Israel, Kazajistán, Lituania, Letonia, Txekiar Errepublika, Suedia eta Euskadi.
Hau da lehiaketa honetan Euskadik parte hartzen duen bigarren aldia. Sari honen bertako fasera 36 izangai aurkeztu dira eta bi kanporaketa pasatu eta gero, horietatik guztietatik 6 enpresa ailegatu ziren finalera kategoria bana. “Irudiz gidatutako biopsiaren laguntzailea” proiektua nazioarteko azken fase horretan finalera ailegatu ziren beste 51 batekin lehiatu zen Prize Winner saria erdietsi zuelarik.
Eusko Jaurlaritzak eratu duen Osasun Saileko 2020 Osasun Ikerketa eta Berrikuntzaren Estrategian barne sartzen da proiektu hori. Hortaz, “Irudiz gidatutako biopsiaren laguntzailea” bezalako proiektuak lehentasunezkotzat ematen ditu: “praktika klinikoari ezagutza gehitu eta ezartzen diote, era berean, pertsonak hobeto zaindu eta ongizate handiagoa lortzeko balio dute; hori guztia ez ezik, berrikuntza iturria ere badira eta sistemari eraginkortasuna eta jasangarritasuna eragiten diote” Osasun SailekoIkerkuntza eta Berrikuntzako María Agirre zuzendariak adierazitakoaren arabera.
-
2017-02-04
Comentario de Twitter:
Irekia - El proyecto de investigación sanitaria de Osakidetza “Asistente para biopsia guiada por imagen”... https://t.co/XoFquwNrNB -
2017-02-04
Comentario de Twitter:
En el #DíaMundialContraElCáncer ponemos en valor investigaciones como la de @osakidetzaEJGV, recientemente premiada. https://t.co/tz4sEZAvW9 -
2017-02-04
Comentario de Twitter:
eajpnv: RT iurkullu: En el #DíaMundialContraElCáncer ponemos en valor investigaciones como la de osakidetzaEJGV, r… https://t.co/JpGW9eSzmc -
2017-02-04
Comentario de Twitter:
eajpnv: RT iurkullu: En el #DíaMundialContraElCáncer ponemos en valor investigaciones como la de osakidetzaEJGV, r… https://t.co/vCk1p90MfJ -
2017-02-04
Comentario de Twitter:
iurkullu: En el #DíaMundialContraElCáncer ponemos en valor investigaciones como la de osakidetzaEJGV, recientement… https://t.co/vCk1p90MfJ