Berriak Lehendakaritza
Eu

Mutilazio genitala prebenitzeko profesionalen prestakuntza eta sentsibilizazioa bultzatzen jarraituko du Jaurlaritzak

2017.eko otsailak 03

Datorren astelehenean,  otsailak 6, Nazio Batuek hala erabakita, Nesken Mutilazio Genitalaren aurreko Tolerantzia ezaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Mutilazioa emakume eta nesken giza eskubideen aurkako jarduera bat dela onartua dago nazioartean. 

Mutilazioaren arazoa bada ere EAEko arazoa, izan ere, mutilazio genitala egiten den herrialdeetatik etorritako 11.000 pertsona inguru bizi dira EAEn eta herri hauetako familietakoak izateagatik mutilazioa jasateko arriskuan egon daitezkeen nesken kopurua 800 ingurukoa da. Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI planak jasotzen du beharrezkoa dela mutilazioa bezalako indarkeria moduak prebenitzeko, beraz, honen ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Hezkuntza sailak, Emakunderekin batera, iragan Legegintzalditik ari dira elkarrekin lanean gure erkidegoan honelako praktikak prebenitzeko asmoz.

Emandako lehen pausoa EAEko egoeraren diagnostiko bat izan zen eta ondoren, Osasun saila, Osakidetza eta Emakunderen elkarlanaren ondorioz, Emakumeen Genitalen Mutilazioa. Euskadiko osasun sisteman gomendatutako jardunen gidaliburua eta esku hartzeko oinarrizko printzipioen liburuxka argitaratu ziren. Hauetan mutilazioa egiten den herrialdeetatik datozen emakume eta neskatoak artatzen dituzten profesionalei gomendio batzuk luzatzen zaizkie. Aipatzen zaie, adibidez, eskuhartze guztietan kontuan izan behar dutela emakumeen genitalen mutilazioaren arazoaz ari garenean, emakumeen kontrako indarkeriaz ari garela eta ondorioz, arazoa ez dela osasun ikuspegi batetik bakarrik begiratu behar, prebentziorako emakumeen ahalduntzearen garrantzia kontua izan behar dela baita ere. Honekin batera, aipatzen da edozein esku-hartzetan ekidin behar dela herri, komunitate eta familien estigmatizazioa, eta, aldiz, testuingurua kontuan izan behar dela, haien biktimizazio bikoitza ekiditeko.

Gida honen irizpideak jarraituz, Osasun sailak sentsibilizazio eta prestakuntza plan bat jarri du abian Osakidetzako profesionalei zuzendua. Plan honen baitan aurreikusten da emakumeen kontrako indarkeriari buruzko online prestakuntzaren barruan gaiari buruzko modulo berezi baten diseinua, Osakidetzako zentroetan mutilazioari buruzko gidaren aurkezpena eta 2017. urtean zehar  mutilazioa egiten den herrialdeetako emakume gehien dagoen zentroetan pediatra, emagin eta ginekologoeklin tailerrak egiteko aurrekontua prestatzea.

Hezkuntza sailetik, bestetik, eta Hezkuntza sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planaren baitan aipatzen diren hiru helburu estrategikoen arteko bat da martxan jartzea genero indarkeria prebenitzeko, garaiz antzemateko eta erantzuna emateko zenbait mekanismo martxan jartzea, hezkuntza komunitatea modu berezian inplikatuz. Hezkuntza sailak disziplinarteko lana bultzatzeko konpromisoa dauka, era koordinatuan osasun arloarekin eta arlo sozialarekin

Aurten, Osasun eta hezkuntza arloetan lanean jarraitzeaz gain, prozesua arlo sozialean zentratuko da, arlo honetako agente klabeekin lanean. 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    El GV continúa trabajando en formación y sensibilización de profesionales para prevenir #MutilaciónGenitalFemenina https://t.co/LsXHkJbKm4

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El GV continúa trabajando en formación y sensibilización de profesionales para prevenir #MutilaciónGenital… https://t.co/lBeIBwkLvq

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia: #NeskenMutilazioGenitala prebenitzeko profesionalen prestakuntza eta sentsibilizazioa bultzatzen jarraituk… https://t.co/1RbrSdNfjK

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El GV continúa trabajando en formación y sensibilización de profesionales para prevenir #MutilaciónGenital… https://t.co/6hkXLV0ikN

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia: #NeskenMutilazioGenitala prebenitzeko profesionalen prestakuntza eta sentsibilizazioa bultzatzen jarraituk… https://t.co/w8JtlYrE0P

Ekitaldiko kargudunak