Berriak Osasuna
Eu

2017ko otsailaren 4a, Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna. Jarduketa integrala eta prebentzioa, Euskadin urtean diagnostikatzen diren ia 13.500 kasu berrien kausa den minbiziaren aurka Osasun Sailak gauzatuko dituen lehentasunezko neurriak

2017.eko otsailak 03

Osasuneko sailburu Jon Darponek, Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Osakidetzaren bahetze programetan parte hartzeak eta bizi ohitura osasungarriak hartzeak minbizia prebenitzeko duten garrantzia gogoratu du.

 Legegintzaldi honetan zehar, Osasun Sailak Euskadiko Onkologia Plan Integrala jarriko du martxan, minbiziaren intzidentzia eta heriotza tasa murriztu eta pazienteei erantzun hobeagoa eman ahal izateko.

 

Minbiziak eragin itzela dauka gizartean, erikortasunaren zein heriotza-tasaren ikuspegitik. Gaixotasuna azkar diagnostikatzeko aukerek eta tratamendua emateko aukerek aipatua gaixotasun kronikoa bilakatu badute ere zenbaitetan, 13.500 kasu berri inguru detektatzen dira urtean Euskadin. Bihar, otsailak 4, ospatuko den Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira ezagutarazi diren Osasun Saileko azken datuen arabera, 2009 eta 2013 bitartean 67.409 minbizi kasu diagnostikatu ziren: 40.312 gizonetan eta 27.097 emakumetan.Datuek agerian uzten dutenez minbiziaren intzidentziak gizonetan eragiten du gehiago eta adinarekin batera gora egiten du, kasu gehienak 65 urtetik gora ematen baitira, gizon zein emakumetan. 

Ohikoenak diren minbiziei dagokienean, kasuen % 50a lau minbizi motan biltzen da: kolon eta ondestekoa (ohikoena gizon zein emakumetan), bularrekoa (emakumeen artean ohikoena), prostatakoa (gizonetan) eta, azkenik, biriketakoa.

 

 

 

Heriotza-tasari buruzko Euskadiko azken datuen arabera, minbizia lehen heriotza kausa da, hildako guztien % 30a suposatzen baitu. Gizonen kasuan, portzentaje hori % 37,2raino igotzen da; emakumeen kasuan, aldiz, % 24,3koa da eta minbizia bigarren heriotza kausa da sexu honen kasuan. 2011-2015 bosturtekoari dagozkion heriotza-tasari buruzko datuen arabera, 30.273 pertsona zendu ziren, EAEn, minbiziaren ondorioz.

Osasuneko sailburu Jon Darponek adierazi duenez, Osasun Sailaren lehentasunezko neurriak ondokoak izango dira: jarduketa integrala eta prebentzioa, minbiziaren intzidentzia eta heriotza-tasa murriztu eta pazienteei erantzun hobeagoa eman ahal izateko. Horretarako, datozen urteotan, eta Eusko Legebiltzarrean aurreratu zuen bezalaxe, Euskadiko Onkologia Plan Integrala abiaraziko da, zeinak estrategiarik hoberena eskainiko dien, gaixoei, minbiziak dakarren eragina leundu ahal izateko. Honela. Euskadiko Osasun Sistemaren baitako onkologia arretan inplikaturiko osasun bitarteko eta erakunde ezberdinen lankidetza-sarean sakonduko duen eredu bat landuko da. Aipatuak zehaztuko dituen garatu beharreko ildoak, besteak beste, ondokoak izango dira: onkologia arretaren antolakuntza, prebentzioa eta bahetze-programak, diagnostikoa, sendagai berrien gehitzea eta emaitzen ebaluazioa.

Era berean, eta prebentzio-neurriei dagokienean, Osasun Sailaren apustua izango da Euskadin egun indarrean dauden biztanleria bahetzeko programak hobetzea eta eguneratzea, egun eskuragarri dauden ebidentzia zientifikoei jarraiki; hau da, tumore ohikoenetakoak diren kolon eta ondesteko minbizia eta bularreko minbizia bahetzeko programak. Hauek, berdintasun baldintzetan, tumoreen detekzio goiztiarra, tratamendu leunagoak eta, ondorioz, gaixo daudenentzako bizi-kalitate handiagoa ahalbidetzen dituzte. Programa horiei umetoki-lepoko minbizia bahetzeko programa gehituko zaie legegintzaldi honetan zehar. 21-65 urte bitarteko emakumeei zuzendua, bere xedea izango da tumore horren intzidentzia eta heriotza-tasa murriztea.

Osasun Sailak, azkenik, eta 2013-2020 Osasun Planari jarraiki, alkohola eta tabakoa murrizteko eta ariketa fisikoa eta ohitura osasungarriak sustatzeko esku-hartzeak gauzatzen jarraituko du, minbizia eta beste gaixotasun batzutako arrisku-faktore nagusiak saihesteko helburuarekin.

Osasuneko sailburu Jon Darponek, Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunean, Osakidetzaren bahetze programetan parte hartzeak eta bizi-ohitura osasungarriak hartzeak minbizia prebenitzeko duten garrantzia gogoratu du.

 

Gasteiz, 2017ko otsailaren 3a

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PCTolosa
    2017.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    #Cáncer Abordaje integral y prevención, prioridades para el Dpto. Salud https://t.co/oeAivO78kF https://t.co/BsFxz1240m ►@osakidetzaEJGV

  • @aliciarosell
    2017.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    Irekia - 4 de febrero de 2017, Día Mundial del Cáncer. El abordaje integral y la prevención medidas prioritarias... https://t.co/Hnsi3lCCXz

  • @aliciarosell
    2017.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    4 de febrero de 2017, Día Mundial del Cáncer. El abordaje integral y la prevención medidas prioritarias del Depa... https://t.co/vkagbmxPWu

  • @mutualiaeus
    2017.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Otsailaren 4a, #MinbiziarenAurkakoNazioartekoEguna
    Jarduketa integrala eta prebentzioa
    https://t.co/kxvOIbDIIb

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Los últimos datos de mortalidad reflejan que el #cáncer es primera causa de muerte, 30% del total de falle… https://t.co/xHBHk50mOe

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Los últimos datos de mortalidad reflejan que el #cáncer es primera causa de muerte, 30% del total de falle… https://t.co/HauvwfiZIy

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Heriotza-tasari buruzko datuen arabera, minbizia lehen heriotza kausa da, hildako guztien % 30a suposatzen… https://t.co/LdhWE53yYl

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Heriotza-tasari buruzko datuen arabera, minbizia lehen heriotza kausa da, hildako guztien % 30a suposatzen… https://t.co/Kj1KeR10wW

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak