Eu

Bingen Zupiria 'Eguna' egunkaria omentzeko ekitaldian izan da

2017.eko otsailak 02

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria 'Eguna' egunkaria omentzeko Bilbon izandako ekitaldian izan da gaur. Hitzordu honetan argitalpen hau gogoratzeko plaka bat jarri da Posta kalean, hain zuzen, hedabide hau 1937ko urtarrilaren 1ean jaio zen egoitzaren parean. Euskara hutsean argitaratutako lehen egunkaria izan zen Eguna, harik eta tropa frankistek Bilbo hartu arte.

Euskarazko egunkari haren sorreraren 80. urteurrenean, sailburuak Bilboko Udalarekin, Euskaltzaindiarekin, Euskal Pen Klubarekin, Sabino Arana Fundazioarekin eta Deiarekin batera ospatu nahi izan du euskararen historian hain garrantzitsua den efemeride hau.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerian utzi dute plaka Posta kalean. Alkatearekin batera, besteak beste, udalkideak; Andres Urrutia, euskaltzainburua; Juan Mari Atutxa, Sabino Arana Fundazioko presidentea; eta Laura Mintegi, Euskal Pen Klubeko presidentea egon dira; baita Deiako, Euskararen Aholku Batzordeko eta Bilboko euskaltegietako zenbait ordezkari ere.

Udalaren Txistulari Bandak ekitaldiari amaiera eman dio 'Ametsetan' rapsodia txikia joz. Horren bidez garai hartan euskara hutsezko lehen egunkaria egiteko izan zuten ametsa islatu nahi izan dute txistulariek.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Bilboko alkate Juan Mari Aburto