Berriak Hezkuntza
Eu

Cristina Uriartek Aiete Ikastetxe publikoaren eraikin berria inauguratuko du

2017.eko otsailak 03
  • Eusko Jaurlaritzak 3,4 milioi euroko inbertsioa egin du Aieteko ikastetxearen eraikin berria eraikitzeko
  • Haur eta Lehen Hezkuntzako 135 neska-mutil ari dira ikasturte honetan Donostiako Aiete HLHIn

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Eneko Goia Donostiako alkatea lagun zuela, Aiete Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen eraikin berria inauguratu du gaur arratsaldez, eskolari izena ematen dion Donostiako auzoan. Festa giroan burutu den inaugurazio ekitaldian ikastetxeko hezkuntza komunitate guztiak hartu du parte, bai ikasleek, bai familiek eta baita irakasleek ere. Gainera, Aieteko ikasle nahiz irakasle ohiak ere hurbildu dira, instalazio berriak bertatik bertara ikusteko asmoz.

Aiete Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikatetxeak 135 ikasle ditu egun, 2 urtetik 12ra bitartekoak, eta 16 irakasle arduratzen dira haien hezkuntzaz. 4 eta 5 urteko neska-mutilak eta Lehen Hezkuntzako talde guztiak (6 urtetik 12rakoak), Hiru Damatxo plazaren ondoko eraikin berri honetan daude ikasturte hasieratik. Haur Hezkuntzako gainerako umeak berriz (2 eta 3 urteko taldeak), Aiete HLHIren jatorrizko eraikinean jarraitzen dute, Puio Bidean bertan, urrutira gabe. Honela bada, gaur arratsaldez inauguratu den eraikin berriak jatorrizko eraikinak ageri zuen leku-premiari erantzuna ematen dio.

Inaugurazio ekitaldian, azpiegiturak hezkuntza-kalitatean zein diren garrantzitsuak nabarmendu du Cristina Uriarte sailburuak. “Gure hezkuntza sistemak aurrera egin dezan, kalitatea bilatu behar dugu –azaldu du-, eta kalitate horren zati garrantzitsu bat azpiegituretan ere badago. Eraikin honetan inbertitutako dirua, gure gizartearen aldeko inbertsioa da. Horregatik da beharrezkoa, eta aldi berean pozgarria, halako eraikin dotoreen inaugurazioan parte hartzea. Hemen bezala, Euskadiko beste toki askotan ere ekingo diegu ikastetxeen hobekuntza lanei. Hezkuntzarako azpiegituren Plana aurkeztu genuen 2014an, eta 2018ra arteko planifikazioa identifikatu genuen. Eta bagoaz, esandakoa betetzen”, ziurtatu du Uriartek.

3,4 milioiko inbertsioa

Aieteko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen eraikinak lau solairu ditu (behe solairua, eta horren gainean hiru), eta 225 ikaslerentzako gaitasuna duten bederatzi gela arrunt. Eusko Jaurlaritzak 3.447.942,63 euroko inbertsioa egin du eraikuntza lanetan, eta joan zen irailerako, 2016-2017 ikasturte honen hasierarako amaituta zeuden lanok, ikasleak eskolara sartzeko garaiz. Orotara, 2.553 metro koadroko azalera eraikia du, eta besteak beste, honako instalazio hauek ditu Aieteko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeak:  

-       9 ikasgela arrunt

-       3 ikasgela, talde txikientzakoak

-       Informatika gela

-       Hizkuntza gela

-       Erabilera anitzeko gela

-       Liburutegia

-       Jangela eta officea

-       Gimnasioa eta aldagelak

-       Guraso Elkartearentzako gela

-       Igogailua

-       Aterpea (215,33 m²)

-       Haur Hezkuntzako jolastokia lehen solairuan (kanpokoa), 290 m²

-       Kanpoko patioa, 2115,24 m²

Azalera eraikia, orotara: 2.553,01 m²

Inbertsioa: 3. 447.942,63 € (BEZ barne)

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Cristina Uriarte inaugura el nuevo edificio del Centro Público Aiete ➡ https://t.co/MemYfLNIzX https://t.co/KC4OikuK02

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Cristina Uriarte inaugura el nuevo edificio del Centro Público Aiete ➡ https://t.co/9NxyOfj61q https://t.co/zpiUQnYjMc

  • @Gob_eus
    2017.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    Cristina Uriarte inaugura el nuevo edificio del Centro Público Aiete ➡ https://t.co/9GrrWbfQg6 https://t.co/GwYPsHwO0u

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Cristina Uriartek Aiete Ikastetxe publikoaren eraikin berria inauguratuko du ➡ https://t.co/pqD0hONPKP

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Cristina Uriartek Aiete Ikastetxe publikoaren eraikin berria inauguratuko du ➡ https://t.co/XRDjb5lKyH

  • @Gob_eus
    2017.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    Cristina Uriartek Aiete Ikastetxe publikoaren eraikin berria inauguratuko du ➡ https://t.co/UUxI7xhCBg

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Eneko Goia, Donostiako alkatea; Gemma Gonzalez Txabarri, Hezkuntza Ordezkaria Gipuzkoan