Eu

Euskadik azken 16 urteetako urtarrilik onena itxi du nahiz eta Gabonetako kanpainaren ondoren langabeziak gora egin duen

2017.eko otsailak 02
  • Euskal Autonomi Erkidegoak abenduan baino 2.904 langabetu gehigo zituen urtarrilean
  • Urte arteko erkaketan, 15.715 langabe gutxiago dira; beraz, bat-bateko bizkortzea egon da
  • 2016ko urtarrilaren aldean, beherakada handiagoa da Euskadin (-% 10,15) Estatuan baino (-% 9,41)
  • Artolazabalek Eusko Jaurlaritzaren helburua 2020rako langabezi tasa %10etik jaistea dela gogoratu du

Gasteiz, 2017/02/02

Euskal Autonomia Erkidegoak urtarrila, abenduko datuekin erkatuta, 2.904 langabe gehiagorekin itxi du, Lanbiden erregistratutako langabezia-zerrendetan jasotzen denaren arabera. Hala ere, Gabonetako kanpainen ondoren eskuratu den azken 16 urteetako daturik onena da. Bizkaiak, Arabak eta Gipuzkoak 139.077 langabe dituzte.

Beatriz Artolazabal Sailburuak zera adierazi du: “Termino erlatiboetan langabeziaren gorakada % 2,13koa bada ere, hil honetako bilakaera, kontuan hartuta langabeziaren gorakada tradizionalki agerikoagoa dela, positiboa izan da. Hileko gorakada hori mende honetako serie historikoko baxuena da. 2005eko urtarrila dago ondoren; 3.506 pertsona gehiago izan ziren langabezia-zerrendetan”.

“Nabarmentzeko beste alderdi bat da euskal lan-merkatuaren urte arteko portaera. Erkaketa horretan, Euskadik, langabe-kopurua jaisteaz gainera, erritmoa ere bizkortu egiten du. Azken 12 hileotan, 15.715 langabe gutxiago zenbatu dira (2016ko urtarrilean 154.792 ziren). Euskadik -% 10,15eko langabeziaren urte arteko beherakada izan du, alegia, Estatuko -% 9,41eko batez bestekotik gorakoa. Gainera, kontuan hartuta 2016ko abenduan urte arteko aldea 13.844koa zela, erritmoa in crescendo doa. Pasa den urteko martxotik, urte arteko aldeak ez zituen 15.000 pertsonak gainditzen” gehitu du Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak.

Hala ere, urtarrilean langabezia adin-talde, lurralde eta genero guztietan igo da. Adibide gisa, langabezia hiru lurraldeetan areagotu da, eta Bizkaia da igoera erlatibo baxuena izan duena (% 1,8), gero Gipuzkoa (% 2,3) eta, azkenik, Araba (% 2,9).

Langabezia askoz gehiago hazi da emakumeen artean, azken hileon. Urteko lehen hilabetea 2.741 emakumezko langabe gehiagorekin itxi da (-% 3,7) eta 163 gizonezko langabe gehiagorekin (-% 0,26). Urtetik urterako aldakuntza terminoetan, beherakada handiena, ordea, gizonek izan dute, beherakada erlatiboa % 12,5ekoa izan baita.

Afiliazioa eta kontratuak

Afiliazioa dela eta, Euskadik 18.146 afiliatu gehiago ditu Gizarte Segurantzan, azken hamabi hileotan. Hileko erkaketan, ordea, 9.188 kotizante gutxiago ditu, % 0,99, Estatuaren batez bestekoaren pare (% 0,98).

Kontratazio-kopurua dela eta, hiru lurraldeetan, urtarrilean, 74.282 izan dira, eta, horietatik, 6.270, % 8,44, mugagabeak izan dira. 2016ko urtarrilari dagokionez, kontratu mugagabeetan % 20,16ko gorakada egon da eta aldi baterako kontratuetan % 9,38koa. Kontratuek, guztira, % 10,21 egin dute gora, aurreko urteko urtarrilaren aldean.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Cerramos el mejor enero de los últimos 16 años a pesar del crecimiento del desempleo tras las campañas de … https://t.co/CWAK952kIK

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Azken 16 urteetako urtarrilik onena, nahiz eta Gabonetako kanpainaren ondoren langabeziak gora egin duen ➡ https://t.co/OFVsxHqcAA

Ekitaldiko kargudunak