Eu

Artolazabalek “Soinu Mosaikoa” musika-proiektuan erakutsi diren adorea, gaitasuna eta ilusioa nabarmendu ditu

2017.eko otsailak 02
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertua, Aspace, Gautena eta Uliazpi elkarteetako parte-hartzaileekin
  • “Handicap guztiak gainditzen dituzte eta erakusketa bikainaren protagonista dira, gaur erakutsi duten bezala”

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Beatriz Artolazabal, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuan egon da; kontzertua Aspace, Gautena eta Uliazpi elkarteen arteko Soinu Mosaikoa proiektuko parte-hartzaileekin izan da. Artolazabalek “edonolako handicapak gainditzen dituzten eta gaurkoa bezalako erakusteka baten protagonista diren gazteen adorea, gaitasuna eta ilusioa” nabarmendu ditu.

Ainars Rubikis da zuzendaria, Nicholas Angelich piano jotzailea eta Ion Gómez Garai izan da aurkezlea; horrela, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bat egiten du beren emanaldian desgaitasun maila desberdinak dituzten 19 pertsona dauzkaten 14 orkestrak zenbait partitura interpretatzeko abian jarri duten ekimenarekin.

Programak, besteak beste, honako obra hauek izan ditu: L.V. Beethovenen Pianorako eta orkestrarako kontzertua, 4. zk. [34']; Emilio Aragónen Munduko lorerik handiena [9']; eta P.I. Tchaikovskyren Romeo eta Julieta [19'].   “Soinu Mosaikoa”ren hazia EOSen eta FEVAS-Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen elkarteen euskal federazioaren arteko elkarlana da; 2009tik daramate elkarlanean, eta, harrezkero, Bilbon eta Donostian egin dituzte hainbat tailer. Eskuratu duten esperientzia “Soinu Mosaiko"rako abiapuntu izan da; hura Orkestra Sinfonikoen Espainiako Elkarteak (AEOS), Plena Inclusión Konfederazioak eta BBVA Fundazioak jarri dute abian.

2015ean, lehen fasea egin zen; horren helburua izan zen soinu-sormenaren tailerretako jardueretan parte hartuko zuten EOSen musikariak zehaztea. Ondoren, pasa den urtarrilean, lanean hasi ziren, Aspace, Gautena eta Uliazpi elkarteetako aniztasun funtzionala duten 19 pertsonarekin. Hiruk baino ez dituzte pianoko eta esku-soinuko musika ezagutzak; gainerakoak hutsetik hasi dira.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @fevas
    2017.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    La Consejera Artolazabal destaca el tesón, capacidad e ilusión demostrados en el proyecto musical @MosaicoSonidos https://t.co/F8f0ccKFxB

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka Urtaran, Oriol Roch, Igone Martínez de Luna