Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Artolazabal´ek eta Sartu Taldeak ekonomia solidarioaren bidezko gizarteratzea aztertu dute

2017-02-01

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Beatriz Artolazabalek, topaketa izan du gaur Sartu Taldeko zuzendaritzarekin; Sartu Taldea ekonomia solidarioaren inguruko taldea da, eta pertsonen gizarteratzea eta bazterkeria ekar dezaketen egoeretan jarduteko modua ditu langai. Gizarte Politiketako Lide Amilibia eta Enpleguko Marcos Muro sailburuordeez gainera, topaketan honako hauek ere hartu dute parte: Marta Sáenzek, Zabaltzeneko zuzendariak, Karmele Artarazek, Gaztaroako zuzendariak, Alfredo Santamaríak, Sartu Arabako zuzendariak, Concha Claverok, Erroakeko zuzendariak eta Sartu Taldeko presidenteak, eta Fernando Consuegrak, Sartu Taldeko koordinatzaileak. Besteak beste, honako gai hauek jorratu dituzte: prestakuntza soziopertsonala eta lanerakoa, eta enplegua lortzeko orientazioa eta laguntza .

Iruzkin bat
  • @FSartu
    2017-02-01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Artolazabal Sailburuak eta Sartu Taldeak #EkonomiaSolidarioa-ren bidezko gizarteratzea aztertu dute ➡ https://t.co/GQp4BEamWD

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)