Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak bi proposamen aurkeztu ditu pertsona errefuxiatuak hartzeko eta gizarteratzeko gaitasuna hobetzeko

2017.eko otsailak 02
  • Lehenengo zatia pertsona errefuxiatuak hartzekosistema arrunta indartze-sistema osagarri baten bidez areagotzean datza
  • Proposamenaren bigarren zatia esperientzia pilotu bat abian jartzean datza giza korridoreak garatzeko
  • Eusko Jaurlaritzak euskal erakundeei, pertsona errefuxiatuekin lan egiten duten Euskadiko erakundeei eta Gobernu espainiarrari aurkeztu die ekimen hau

Eusko Jaurlaritzak ekimen bat aurkeztu du ostegun honetan pertsona errefuxiatuak hartzeko sistema arrunta indartze-sistema osagarri baten bidez osatzeko, salbuespenezko krisi humanitarioko egoerari erantzuna emateko. Eusko Jaurlaritzak euskal erakundeei eta pertsona errefuxiatuekin lan egiten duten Euskadiko erakundeei aurkeztu die ekimen hau. Proposamen hau espainiar Gobernuari ere aurkeztu zaio, eta baita giza korridore bat ezartzeko esperientzia pilotu bat abian jartzeko proposamen bat ere, Italian Sant’Egidioko komunitateak bultzatutako esperientziaren bideari jarraituz.

Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernandez eta Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando arduratu dira proposamen hori aletzeaz Donostian egin den prentsaurreko batean.

Indartze Sistema Osagarria

2015ean, krisi humanitario larri bat sortu zen Mediterraneoan, gerratik ihes egin zuten ehunka mila pertsonarekin. Testuinguru horretan, Gobernu espainiarrak guztira 17.228 pertsona hartzeko konpromisoa hartu zuen, birkokapenen (Greziatik eta Italiatik etorri eta asilo-eskaera egindako pertsonak) eta birkokatzeen (EB kanpotik, batik bat Turkiatik eta Libanotik etorri eta asilo-eskaera egindako pertsonak) bidez. Une horretan, Eusko Jaurlaritzak bere prestasuna adierazi zuen epe laburrean gutxienez 1.000 pertsona hartzeko.

2016aren amaieran, Espainiak birkokapen edo birkokatzeen bidez hartutako pertsonak 980 izan dira. Denbora horretan, Euskadin 307 plaza sortu dira guztira, eta 570 pertsona hartu dira. Hala ere, 46 pertsona soilik zetozen birkokapen edo birkokatzeetatik. Euskadiko gainerako plazak munduko zenbait lekutako pertsonak okupatu dituzte, estatu espainiarreko lurraldera beren kabuz iritsi eta asiloa eskatu dutenek.

2015aren hasiera arte, estatu espainiarrak errefuxiatuak hartzeko sistema arrunta baten bidez erantzun die asilo-eskaerei. 2015etik aurrera, Europak ezohiko egoera bati egin behar izan zion aurre: ehunka mila pertsona gerratik iheska. Testuinguru horretan, Estatu espainiarrak sistema arrunt bera erabiltzen jarraitu du ezohiko egoera bati aurre egiteko. Sistema arrunt horrek pertsona errefuxiatuak hartzea bideratzen du Gobernu espainiarraren eta gizarte-erakunde homologatuen arteko akordioen bidez.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, krisi humanitarioari hobeto erantzuteko gakoetako bat da, ezohiko egoera honetan zehar, sistema arrunta indartze-sistema osagarri baten bidez osatzea, non autonomia-erkidegoek zuzeneko zeregina izango duten errefuxiatuak hartzeko eta integratzeko prozesuak bideratzean.

Jonan Fernandezek esan duenez, “pertsona errefuxiatuen krisia konpontzeko, lankidetza aldeaniztun aktibo bat ezinbestekoa dela onartu behar da”. Hartu behar diren erabakiak ez dagozkio soilik erakunde bati edo biri, eta horregatik, Jaurlaritzak lau lankidetza-esparru planteatzen ditu:

- Gobernu espainiarrarekin eta erakunde europarrekin,

- foru- eta toki-erakundeekin,

- Gobernu espainiarraren harrera-programak kudeatzen dituzten erakunde homologatuekin,

- boluntariotzarekin eta gizarte zibil antolatuarekin.

Akordioa  Foru Aldundi eta Toki Erakundeekin

Indartze-sistema osagarri horretan lan egiteko, Eusko Jaurlaritzak prozesu bat bultzatuko du lurralde historiko bakoitzean, foru aldundien eta udalen lankidetzarekin, udalerri bakoitzean har daitekeen pertsona kopurua ezartzeko. Kalkulu hori “Integrazio Modulu Estandarra” izenekoan oinarrituta egingo da, hots, etxebizitza egokia, gaztelania ikasteko berehalako baliabide bat eta gizarte-zerbitzuak eskaintzeko aukeran.

Proposamen horren barruan, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiekin eta gizarte-erakunde homologatuekin batera, udalei laguntzeko egitura bat sortuko du lurralde historiko bakoitzean. Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa konpromiso hauen bidez gauzatuko da:

- Laguntza ekonomikoa udalen eta gizarte-erakundeen lanari.

- Pertsona errefuxiatuen harrera eta gizarteratzea egiteko prozesuarekin lotura duten Eusko Jaurlaritzako arlo guztien sailarteko inplikazioa.

Giza korridoreak

Harrera-egoera birkokapen eta birkokatzeen bidez egitearekin batera, soilik 2016an, kalkulatzen da 5.000 pertsonatik gora hil direla Mediterraneoan gerratik iheska. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak esperientzia pilotu bat abian jartzea  planteatu zion Gobernu espainiarrari, Euskaditik giza korridore bat kudeatzeko.

Giza korridoreak Sant’Egidioko komunitateak gobernu italiarraren eskutik garatutako esperientziak dira. 2016an hartutako akordioari esker, Sant’Egidioko komunitateak legez eta modu seguruan lekualdatzen ditu pertsona errefuxiatuak. Ahultasun-egoeran dauden pertsonak dira, eta “bisa humanitario” bat ematen zaie Mediterraneoan hondoratzeko arriskua ekiditeko.

Eusko Jaurlaritzak arlo horretan sakontzeko aukera izan zuen urtarrilaren hasieran, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela Erromara egindako bidaia ofizial batean. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @amatistacv
    2017.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta dos propuestas para mejorar la capacidad de acogida e integración de personas refugiadas https://t.co/SRdnPG4AKL

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El Gobierno Vasco presenta dos propuestas para mejorar la capacidad de acogida e integración de personas r… https://t.co/ixBVnPBKys

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El Gobierno Vasco presenta dos propuestas para mejorar la capacidad de acogida e integración de personas r… https://t.co/Vg4LV7CEVk

Ekitaldiko kargudunak