Berriak Osasuna
Eu

Gripeak behera egin du Euskadin

2017.eko otsailak 01

Gripearen jardunak behera egin du azken aste honetan Euskadin. Izan ere, urtarrileko laugarren astean intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 253,5 kasutan kokatu da, aurreko astean 417,2 kasutakoa izan zelarik.

EAEko Jagoletza Sareak eman dituen datuen arabera, aste honetan birus atzemate urriagoa izan da. Egindako mikrobiologia-analisiek %66 gripearen birusa baieztatu dute beraz, birusaren jetsiera nabaria da. Bestalde, gripe-isolamenduen herena AH3 birusarena da.

Gripe sasoia hasi zenetik, 193 pertsona ospitaleratu dituzte egoera larrian gripeagatik (%41a txertoa hartu gabekoa) eta %93 konplikazio larriak izateko arriskua dutenen taldekoa zen. Bestalde, batezbesteko adina 71 urtekoa da eta azken datuen arabera, 19 hildako egon dira sasoia hasi zenetik.(%63 emakumeak). Guztiak 64 urtetik gorako taldekoak ziren edo konplikazio larriak izateko arriskua dutenen taldekoak ziren.

Lehen Mailako Arretako zentroetan gripeari loturiko kontsultek, berriz, %70 beherakada egin dute aurreko astearekin alderatuta eta guztira, 4.621kontsulta egon dira azken astean.     

Berriro ere, Osasun Sailak eta Osakidetzak gizarteari gogoratzen diote, gripea izan ezkero, hainbat errekurtso eskuragarri daudela gaixotasun honi aurre egiteko. Horrela 902 203020 “Osasun Aholkua” telefonoa dago eskuragarri (Araba: 945 203020; Bizkaia: 944 203020 eta Gipuzkoa: 943 203020) edozein kontsulta egin eta zalantza argitzeko. Horren erantzuna erizain espezializatu batek emango digu beti. Bestalde ere osasun zentrora eta EAG etengabeko arretako gunetara joateko aukera badago eta larrialdi bat egon ezkero, urgentzietara.

 

Halaber, gripeari aurre egiteko modurik onena ondoko gomendioak jarraitzea dela gogoratzen diogu biztanleriari:

  • Gripeari aurre egiteko,antibiotikoak ez dira gomendatzen,solik medikuak esaten badu. 
  • Osasuntsua dagoen perstona batentzat, gripea ez da larria horregatik gomendatzen da atseden hartzea etxean, likido asko edatea eta antitermikoak hartzea eta sukarrak alde egiten ez badu, medikuarekin kontsultatzea.
  • Transmisio indize handia duenez, garrantzitsua da ere eztula edo doministiku egitean babestea, eskuak maiz garbitzea edo erabili ostean botatzeko moduko mukizapiak erabiltzea.

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 1

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    Gripearen jardunak behera egin du azken aste honetan: intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 253,5 kasutan kokatu da ➡ https://t.co/bgzTIvimOU

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    #Gripe Los casos descienden de forma significativa: la tasa de incidencia es de 253,5 casos por 100.000 habitantes ➡ https://t.co/EnXl30Z57F