Eu

Euskadiko enpresa I+G bultzatzeko HAZITEK programak bere araudia eguneratu du proiektuak optimizatzeko (Gobernu Bilera 2017-01-31)

2017.eko urtarrilak 31

Eusko Jaurlaritzak erabaki du Euskadiko Enpresa I+G bultzatzeko HAZITEK programa arautzea, batetik, bere funtzionamendu operatiboa hobetzeko eta, bestetik, esparru honetan zehaztutako lan-estrategiara hobeto egokitzeko.

Ikusi da komeni dela araudian aldaketak egitea hauteman den behar bati erantzuteko, laguntzak epe operatibotan ebazteko, alegia. Era horretara, bultzatzen diren eta enpresa txikietara nahiz ETEetara eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratuta dauden eragile zientifiko teknologikoetara bideratuta dauden I+G proiektuen trakzio-eragina, eta motibatzailea, lortuko da, horixe izanik berez helburua, oinarri teknologikoa duten enpresa berriak sustatzeko proiektu lehiakorretarako.

Programa, beraz, bi fase ezberdinetan antolatuko da hemendik aurrera:

  • Fase bat izango da proiektuak aukeratzekoa, aurrekontu-kudeaketa alde batera utzita; barne hartuko ditu lanen aurkezpena eta ebaluazio teknikoa, eta amaituko da onartutako proiektuak aukeratu eta jakinarazten direnean.
  • Bigarren fasea laguntzak ematekoa izango da, eta aurreko fasean aukeratu diren eta programako baldintza guztiak betetzen dituzten proiektuei emango zaien laguntza erabakiko da.  

Aldaketa honekin lortu nahi da erakunde onuradunei exekuzio-aldiaren hasieran, edota abian jarri aurretik ere bai, jakinaraztea zein proiektu onartu diren, eta horrek ahalbidetuko du proiektuek espero den eragin bultzatzailea izatea eta, aldi berean, horien planifikazioa hobetzea.

Bestalde, araudian tramitazio telematiko/elektronikoa sartuko da.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko martxoak 01

    ¿Cuando estará abierto el programa?

  • @HETELFP
    2017.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    HAZITEK, programa de apoyo a la I+D empresarial en Euskadi, actualiza su normativa para optimizar los proyectos https://t.co/gfuzNnA3um

  • @IDEKO_IK4
    2017.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: #HAZITEK programa de apoyo a la I+D empresarial #Euskadi actualiza su normativa https://t.co/Wzkd9rJnL2 https://t.co/D2pRjbfYh8

  • @IDEKO_IK4
    2017.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: Euskadiko enpresa I+G bultzatzeko #HAZITEK programak bere araudia eguneratu du https://t.co/rW8PR3BdLH https://t.co/7bA6i9SuYN

Komunikabideek behera kargatzeko