Eu

Eusko Jaurlaritzaren ustez, Gobernu Espainiarrak ilunbe zezenketa ikuskizunetarako erabiltzeari buruzko herri kontsulta baimendu behar luke (Gobernu bilera 2017-01-31)

2017.eko urtarrilak 31

Eusko Jaurlaritzak kontsultaren aldeko txosten bat egin du, Donostiako Udalak eskakizun guztiak betetzen dituelako, prozedurazkoak eta materialak, bere herritarrei kontsultatzeko Udaleko Osoko Bilkurak gehiengo osoz adostutako baldintzetan.

Eusko Jaurlaritzak txosten bat igorri dio Gobernu Espainiarrari Donostiako Udalak herri-kontsulta bat egitearen alde baliabide eta instalazio publikoak zezenketa-ikuskizunak egiteko erabiltzeari buruz. Erabaki hori gehiengo osoz hartu zuen udal horretako osoko bilkurak joan den urriaren 27an.

Eusko Jaurlaritzaren txostenak dioenez, Presidentzia eta Lurralde Administrazioetarako Ministerioak baimendu egin behar luke herri-kontsulta hori, Donostiako Udalak eskakizun guztiak betetzen dituelako, prozedurazkoak eta materialak, euskal eta espainiar legerian kontsulten arloan aurreikusitakoak. 

Prozedurazkoak: Donostiako Udalaren erabakiak Udaleko Osoko Bilkuraren gehiengo osoaren sostengua du. 

Materialak: araudiak herri-kontsultak egiteko eskatzen dituen lau eskakizun materialak betetzen dira: 

  • “Gaia udal-eskumenenekoa da”: Donostiako Udalak auzotarren herri-kontsultaren mende jartzen du erabilera anitzeko udal-instalazio bat, “jabari publikokoa” dena, erabiltzea ala ez. Izan ere, udal-ondasunen inbentarioak “erabilera anitzeko pabilioi” gisa kalifikatzen du, eta hitzez hitz aipatzen ditu “zezenketa-erabilera, kirol-jarduerak edo ikuskizun alternatiboak”.
  • “Gaiak tokikoa izan behar du”: Auzitegi Gorenaren 1989ko azaroaren 14ko epaiaren irizpideari jarraikiz, ez dago zalantzarik udalerriko lurralde-esparruan duela eragina, Donostiako muga geografikoak gainditu gabe.  
  • “Garrantzi bereziko gaia auzotarren interesentzat”: Donostiako herritarrentzat interes argia duen gaia da.  
  • “Toki Ogasunari buruzkoak ez diren gaiak”: ez da kasua.
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El Gobierno español debería autorizar la consulta popular sobre el uso de Ilunbe para espectáculos taurino… https://t.co/T36CcJy7il

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El Gobierno español debería autorizar la consulta popular sobre el uso de Ilunbe para espectáculos taurino… https://t.co/OnJ76cxsEH

Komunikabideek behera kargatzeko