Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Eu

Sestaon Arcelorrek duen I+G zentroak aktibitatea, lehiakortasuna eta enplegua indartuko dituela espero du Eusko Jaurlaritzak

2017.eko urtarrilak 31
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Arantxa Tapia sailburuak azpimarratu du ACBren instalazioa aurrerapauso positiboak ematen ari dela joan den irailaz geroztik, eta jardueraren oinarriak indartzeko baliogarria izango dela espero du.
  • Gaurkoa bezalako neurriek lana kantitatean eta kalitatean handituko dutela espero da, balio erantsiko altzairu ezberdinen produkzioarekin, eta enplegu kopuruari eutsiz eta baita enplegu berriak sortuz ere.  

Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak pauso positibotzat jo du gaur ArcelorMittalek egin duen I+Geko instalazioaren inaugurazioa, eta irailaz geroztik aktibitatea, lehiakortasuna eta enplegua indartzeko enpresa ematen ari den aurrerapausoen artean kokatu du.

Altzairuaren sektorearentzat urte oso korapilatsu eta gogor baten ondoren, Eusko Jaurlaritzak berriz ere agertu dio sektoreari laguntza, ekintza eremuak biderkatuz.

  • EUROPAn Konpetentziaren Ordezkaritzarekin kontaktuan jarraituz. Joan den ostiralean ezagutzera eman ziren Txinatik datorren altzairuaren dumpingari erantzuteko neurriak. Asteartean, Tapia sailburua Bruselara joango da, bestelako agenda bati erantzunez, baina, une honetan beste topaketa batzuk ari da lantzen, kezka honi zuzenean ekiteko.
  • MADRILen eta energia kostuei dagokienez; Tapiak Nadal ministroarekin izandako bileran mahai gainean jarritako irtenbide zehatzen ondoren, datorren astelehenean Industria ministroarekin, De Guindosekin egingo den bileran, Estatuak eragina duen eremutan altzairuari babesa emateko neurriak hartzeko eskatuko dio. Industria eremuan bere erantzukizunei ere aurre egin behar die.
  • Euskadin. Eusko Jaurlaritzaren eskumenen artean dagoen heinean, Tapiak gogorarazi dio Arcelorri, beste enpresei bezala, I+G  eta energia efizientziari dagozkien laguntzen 2017ko deialdiak gaur bertan aktibatu direla, eta konkurrentzia lehiakorra izango dela irizpidea.

Orainartean ez du Arcelorrek ACBrentzat proiekturik aurkeztu ez I+G alorrean ez eta efizientzia energetikoaren alorrean, baina Jaurlaritzak kalitatezko proiektuak iritsiko direla espero du, hori baita, Euskadiko gainontzeko enpresekin egiten den bezala, laguntza emateko modua.

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2017.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco espera q el Centro de I+D Arcelor en Sestao fortalezca la actividad, la competitividad y el empleo https://t.co/XfyukFZ2cC

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    Irekia: [ACERO] GV confía en que el Centro de I+D Arcelor en Sestao fortalezca la actividad, la competitividad y e… https://t.co/fJsNLtQtkz

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Sestaon Arcelorrek duen I+G zentroak aktibitatea, lehiakortasuna eta enplegua indartuko dituela espero du … https://t.co/UuhgFRdM4N

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)