Berriak Hezkuntza
Eu

Cristina Uriartek ISEI-IVEIren Batzorde Zientifikoaren bileran parte hartu du

2017.eko urtarrilak 30
  • Cristina Uriartek Batzorde Zientifikoaren bileran parte hartu du. 2015eko PISA ebaluazioak jasoriko datuak aztertu dira bertan, aditu taldearen iritzia zuzen-zuzenean ezagutzeko
  • Uriartek otsailaren 15ean azalduko ditu, Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, ebaluazio horretan jasotako emaitzak hobetzeko Hezkuntza Sailak hartuko dituen neurriak

 

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ISEI-IVEI Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen Batzorde Zientifikoak gaur arratsaldez burutu duen bileran parte hartu du. Aipaturiko batzorde honek, ISEI-IVEIren Kontseilu Errektorea eta Zuzendaritza Taldeari aholku ematea eta proposamenak egitea ditu funtzio nagusi, ebaluazio nahiz esperimentazio prozesuei loturiko gaietan. Era berean, Hezkuntza Sailarekin elkarlanean ere aritzen da batzordea, ISEI-IVEIren bidez, adierazleen analisian eta balizko ekintzak identifikatzeko hausnarketa partekatua eginez.

Gaur arratsaldez burutu den bileran, 2015eko PISA ebaluazioan jasotako emaitzak aztertu ditu Batzorde Zientifikoak. Batzordekideek euren gogoetak eta planteamenduak azaldu dituzte, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak hiru urtez behin egiten duen ebaluazioaren emaitzak aztertu eta ematen duen informazioa aztertu ondoren.

Uriarte sailburuak zuzen-zuzenean ezagutu nahi izan du aditu taldearen iritzia, eta kanpo ebaluazio horrek utzi dituen datuez bere ikuspegia haiekin partekatu. Iritzi horiek kontuan izango ditu sailburuak Hezkuntza Sailak martxan abian jarriko dituen neurriak zehazterakoan. Neurriok, Legebiltzarrean aurkeztuko ditu Cristina Uriartek, datorren otsailaren 15ean, Hezkuntza Batzordean. 

ISEI-IVEIren Batzorde Zientifikoko kide dira honako lagun hauek:

Nekane Balluerka Lasa 

Jasone Cenoz Iragui

Sara de la Rica Goiricelaya

Juan Ignacio Perez Iglesias 

Luis Lizasoain Hernandez

Josu Solabarrieta Eizagirre

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Uhandrea
    2017.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    Cristina Uriarte participa en la reunión de la Comisión Científica del ISEI-IVEI https://t.co/53Xz78dqBS

  • @Open_Govern
    2017.eko urtarrilak 30

    Comentario de Twitter:
    [EDUCACIÓN] La Consejera Cristina Uriarte participa en la reunión de la Comisión Científica del ISEI-IVEI https://t.co/K4iRMyW3Nz

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 30

    Comentario de Twitter:
    Irekia: [EDUCACIÓN] La Consejera Cristina Uriarte participa en la reunión de la Comisión Científica del ISEI-IVEI ➡ https://t.co/Tvchqje3Fk

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 30

    Comentario de Twitter:
    Irekia: [EDUCACIÓN] La Consejera Cristina Uriarte participa en la reunión de la Comisión Científica del ISEI-IVEI ➡ https://t.co/cnpt8y0XhT

  • @Gob_eus
    2017.eko urtarrilak 30

    Comentario de Twitter:
    [HEZKUNTZA] Cristina Uriartek ISEI-IVEIren Batzorde Zientifikoaren bileran parte hartu du ➡ https://t.co/kJPbHi3TqO https://t.co/FcgAnGkUIW

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Xabier Aizpurua (ISEI-IVEI)