Eu

Beatriz Artolazabalek eta José Ángel Corresek enplegua bilatzen ari direnen prestakuntzarako eta aholkularitzarako elkarlana aztertu dute

2017.eko urtarrilak 30

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Beatriz Artolazabalek, eta Bilboko Merkataritza Ganberako presidenteak, José Ángel Corresek, gaur goizean, enplegua bilatzen ari diren pertsonen prestakuntzarako eta aholkularitzarako elkarlanak dakartzan aukerak aztertu dituzte, langabezian dauden pertsonen enplegagarritasuna, prestakuntza eta ezagutza eta trebetasunen egiaztapena hobetzeko eta enpresen eta Lanbideren arteko elkarlana sustatzeko.

 

Topaketan, halaber, Enplegu sailburuordeak, Marcos Murok, parte hartu du. Bertan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Bilboko Ganberak elkarlanerako dituzten arloak aurkeztu ditu Corresek: “Adina eta Talentua” ikerketa-proiektu pilotua, zuzendaritza-karguak berriro lan-merkatuan txertatzeko; merkataritza-kudeaketako gaitasun-agirien homologazioa; eta gazteentzako Kualifikazio eta Enplegu Programa Integrala (PICE), gazteen gaikuntzarako, Europako herrialde batean aldi baterako egoteko mugikortasuna sustatzeko eta prestakuntza dualerako.

 

Bizkaiko Ganberako presidenteak, bestalde, Artolazabal sailburuari Certinet enplegagarritasun-proiektua aipatu dio; proiektuaren helburua informazioaren teknologien gaineko prestakuntza eta egiaztapena da, pertsonek laneratzeko duten gaitasuna hobetzeko eta, horrela, profilak enplegu-eskari eta -eskaeretara egokitzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • José Ángel Corres