
Lehendakariak Mensajero aldizkariaren arduradunak hartu ditu
Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Jonan Fernandez Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak Mensajero aldizkariaren arduradunak hartu dituzte, aldizkari horren 150. urteurrena dela-eta. Lehendakaritzan egin den bileran José Manuel Díaz Osés, Loyola Komunikazio taldearen zuzendari nagusia, eta Marta Barrio aldizkariaren zuzendaria, egon dira.
Mensajero aldizkaria 1866an sortu zen Jose Morgades kalonje katalanaren ekimenez Otoitz Apostolutzaren hileroko aldizkaria itzultzeko. Gaur egun erredakzio-kontseiluko hogeiren bat kide eta kolaboratzailek ematen diete forma edukiei Barrioren zuzendaritzapean. Mensajero aldizkariak 1.480. alea argitaratu du 150. urteurren honetan.