Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak akordioa lortu du Espainiako Gobernuarekin euskal sektore publikoaren kontratazioaren araubidea ezartzeko dekretuaren aurkako errekurtsoa erretira dezan

2017.eko urtarrilak 31

Jaurlaritza Il,lunbe zezenketa-ikuskizunetarako erabiltzeari buruzko kontsulta baimentzearen alde

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak gaur jakinarazi du akordio batera iritsi direla Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariarekin EAEko sektore publikoaren kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren aurkako errekurtsoa erretiratzeko.  Eusko Jaurlaritzarentzat “garrantzitsua” da akordio hori, Mariano Rajoyren Kabineteak “berariaz aitortzen eta errespetatzen baitu Euskadik kontratazio publikoaren arloan bere arauak egiteko duen ahalmena”.  

Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan Erkorekak azaldu du, Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko zerbitzu juridikoen lan-bileraren ostean, bi aldeek erabaki dutela gaur bertan aurkeztea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian prozesu judiziala “ezesteko” akordioa, auzi hori “behin betiko erabaki” dadin. Bestalde, Gobernu Kontseiluak otsailean onartuko du EAEko Dekretuaren 4. artikuluko ataletako baten (4.2.b) aldaketa, akordioaren inguruabarretara egokitzeko.  

Jaurlaritzaren ustez bi arrazoirengatik da “garrantzizko" akordioa. Alde batetik, EAEANren administrazioarekiko auzien jurisdikzioko lehenengoa delako, orain artean akordioak Konstituzio Auzitegiaren aldebiko esparrura mugatzen baitziren. Bestalde, Erkorekaren esanetan, errekurtsoa erretiratuta "Espainiako Gobernuak berariaz aitortu eta errespetatzen du Euskadik kontratazio publikoaren arloan bere arauak egiteko duen ahalmena".

Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearen ustez arrazoizkoa da Espainiako Gobernuak erretiratu izana udaletan euskara erabiltzearen aurkako errekurtsoak ere, bere planteamenduen “aurkako epaiak” iristen ari baitzitzaizkion, adierazi duenez.  Erkorekaren ustez errekurtso horiek eta beste hainbat Rajoyren Gobernuaren “patologia baten sintoma dira”, birzentralizazioaren eta Euskadiren berezitasunaren berri ez izatearen sintoma, alegia. Alde horretatik, berretsi du Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernuarekin auzitan ibiltzea saihesteko akordioak lortzen ahaleginduko dela.

DONOSTIAKO HERRI KONTSULTA

Eusko Jaurlaritzak txosten bat igorri dio Gobernu Espainiarrari Donostiako Udalak herri-kontsulta bat egitearen alde baliabide eta instalazio publikoak zezenketa-ikuskizunak egiteko erabiltzeari buruz. Erabaki hori gehiengo osoz hartu zuen udal horretako osoko bilkurak joan den urriaren 27an.

Eusko Jaurlaritzaren txostenak dioenez, Presidentzia eta Lurralde Administrazioetarako Ministerioak baimendu egin behar luke herri-kontsulta hori, Donostiako Udalak eskakizun guztiak betetzen dituelako, prozedurazkoak eta materialak, euskal eta espainiar legerian kontsulten arloan aurreikusitakoak. 

BILERA IPARRALDEKO KOMUNITATEAREN PRESIDENTEAREKIN

Bestalde, Erkorekak adierazi du lehendakaria bihar dela elkartzekotan Baionan Iparraldeko Herri Elkargoaren presidente Jean-René Etchegarayrekin, aurrez aurre zoriontzeko eta, bide batez, elkargoarekin lankidetzan jarduteko eta bere proiektuak ezagutzeko Jaurlaritzaren borondatea helarazteko.

Azkenik, hedabideek galdetu diote zer iritzi duen Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, 2017rako aurkeztutako udal-aurrekontuak onartzeko behar besteko babesik lortu ez duelako, udalbatzaren konfiantza eskatzeko hartu duen erabakiaz. Erkorekak erantzun du “positiboa” iruditzen zaiola alkateak konfiantza-eskearekin “aurrera” egin ahal izatea “egonkortasun instituzionalaren mesedetan”.  

31-01-2017 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    Irekia: [3] Beste gaiak ➡ Euskara udaletan, Donostiako herri kontsulta, Bilera Iparraldeko Komunitatearen Presiden… https://t.co/2i60PIrRvn

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: [2] Gai nabarmena ➡ Euskal sektore publikoaren kontratazioaren araubidea ezartzeko dekretuaren aurkako er… https://t.co/ezLaZ0u2GO

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: [3] Beste gaiak ➡ Euskara udaletan, Donostiako herri kontsulta, Bilera Iparraldeko Komunitatearen Preside… https://t.co/ezLaZ0u2GO

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    Irekia: [3] Otros asuntos ➡ Recursos contra el uso del euskera, Consulta Popular en Donostia, Encuentro Iparralde ➡ https://t.co/TYRgxpR1aU

Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)