Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

EEEri Baimena eman diote Bahía de Bizkaia Gasen partizipazioak eros ditzan (2010-10-26(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko urriak 26

Dekretua, Sociedad Repsol YPF SAri Sociedad Bahía de Bizkaia Gas SLren partaidetzak erosteko, Euskal Energia Erakundeari baimena emateko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak EEE Energiaren Euskal Erakundeari baimena eman dio gaur, Repsoli BBG Bahía de Bizkaia Gas sozietatearen partizipazioak erosteko. Zehazkiago, Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak sozietatearen % 5 erosiko du, 6.225.000 euroko zenbatekoarekin, eta, eragiketaren ostean, EEEk % 30eko partaidetza izango du BBGn.

Bilboko portuan kokatutako gas natural likidotuko birgasifikazio-instalazioaren eraikuntza, jarduna eta mantentzea da Bahía de Bizkaia Gas sozietatearen xedea.

Uztailean, Repsolek BBGri adierazi zion bere % 25a Enagasi saltzeko asmoa zuela. Sozietatearen estatutuen arabera, gainerako bazkideek lehentasunez erosteko eskubidea dute. RREEFek erabaki zuen % 5 erostea, BBGn % 30eko partaidetza-ehunekoa edukitzeko. Hala, BBGren Kontseiluak edo Batzarrak RREEFren babesa beharko zuten nahitaez, erabaki jakin batzuk hartzeko.

Era berean, EEEk pentsatu zuen komenigarria litzatekeela lehentasunez erosteko eskubidea baliatzea, Batzarraren eta Kontseiluaren erabaki horietan EEE gutxiengoan egon zedin saihesteko. 2010eko uztaiaren 22an, Energiaren Euskal Erakundeak erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea lehentasunez harpidetzeko eskubidea baliatzeko baimena emateko.

Eragiketa horren ostean, EEE da BBGren jatorrizko akziodun bakarra, Iberdrola, BP eta Repsol dagoeneko kanpoan daudela aintzat hartuta. Hemendik aurrera, Enagas (% 40) eta RREEF (% 30) izango ditu sozietateko kide.

Akziodunen egitura berri horri esker, Bahía de Bizkaia Gasek aukera izango du bere birgasifikazio-ahalmena behin betiko handitzeko eta hirugarren tanga bat eraikitzeko. Hiru bazkideek horretarako konpromisoa hartu dute, eta aurreikusita dago obrak 2011ko lehen hiruhilekoan hastea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan