Berriak Lehendakaritza
Eu

Jonan Fernándezek Legebiltzarrean etorkizuneko Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiaren jarduera-ildoak azaldu ditu

2017.eko otsailak 08
  • Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plan berriak honako bi agendak izango ditu: lehenengoa, indarkeriaren amaiera antolatuari lotuta, eta, bigarrena, sortzen ari diren erronka berriei lotuta.
  • Planak 3 jarduketa-ardatz izango ditu (iragana-oraina-etorkizuna) eta, gutxienez, 14 ekimen izango ditu, 7 helburu estrategiko betetzeko

Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak, Jonan Fernándezek, “Giza Eskubideak, Bizikidetza eta Lankidetza” izena hartuko duen etorkizuneko Idazkaritza Nagusiaren jarduketaren ildo orokorrak aurkeztu ditu gaur goizean. Fernándezek azaldu du legegintzaldi honetan bi agenda izango direla: lehenengoa, indarkeriaren amaierari dagokionez oraindik itxi gabe dauden kontuei buruzkoa; eta, bigarrena, bizikidetzaren inguruan sortzen ari diren erronkei erantzutekoa.

Fernández Biktima eta Giza Eskubideen zuzendariarekin, Monika Hernandorekin, eta Gogora Institutuko zuzendariarekin, Aintzane Ezenarrorekin, izan da eta agertu da Eusko Legebiltzarraren Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordean, datozen urteoi begira duen jarduketa-programa zehazteko. Giza eskubideen ikuspegia indartzeak aldaketak ekarriko ditu Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia osatuko duen Idazkaritzaren egituran, eta pertsona errefuxiatuen krisi humanitarioari erantzungo dio.

Plan berria

Idazkaritzak 2017-2020 Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plana sustatuko du, plan estrategiko gisa, eta horrek 3 jarduketa-ardatz konbinatuko ditu: indarkeriaren amaiera antolatua (I - IRAGANA); bizikidetzaren normalizazioa (II - ORAINA); eta bizikidetzaren erronka berriak (III - ETORKIZUNA). Dokumentu honek, gutxienez, 14 ekimen izango ditu, 7 helburu estrategikori heltzeko, eta xede izango du gizarte-topaketari eta bizikidetza normalizatuari eta kontziliatuari laguntzea:

I. ardatza. Iragana

Indarkeriaren amaiera antolatuaren egoera

II. ardatza.Oraina.

Bizikidetzaren normalizazioaren egoera

III. ardatza.Etorkizuna.

Bizikidetzaren erronka berrien egoera

1. ekimena. ETAren amaiera ordenatua

4. ekimena. Biktimen politika publikoen programa garatzea.

7. ekimena. Aniztasunaren kudeaketa positiboaren programa.

2. ekimena. Iraganaren hausnarketa kritikoa

5. ekimena. Gogoraren 2017-2020 Plan Estrategikoa aurkeztea.

8. ekimena. Giza eskubideen inguruko ahultasun handiko egoeretan elkartasuna sustatzea.

3. ekimena. Giza eskubideak urratzearen inguruan iragana argitzea

6. ekimena. Espetxeko politika berrorientatzea.

9. ekimena. Giza eskubideen hezkuntza

 

 

10. ekimena. Bizikidetza eta giza eskubideen kultura izateko gizarte-zabalkundearen programa.

 

 

11. ekimena. Herritarren parte-hartzea sustatzeko ekimenen programa.

 

 

12. ekimena. Lankidetza estrategikoen programa hiru eremutan: Ertzaintza, Unibertsitateak eta Gazteriaren Kontseilua.

 

 

13. ekimena. Nazioarteko ekintzarako, lankidetzarako, parte-hartzerako eta ekarpenerako programa:

 

 

14. ekimena. Erakundeen eta hainbat sentsibilitateren arteko elkarrizketarako eta elkarlanerako espazioak sustatzeko eta bultzatzeko programa

 

Parte-hartzea, elkarrizketa eta akordioa

Jonan Fernándezek esan duenez, “Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren hurrengo zeregina izango da gizarte-topaketari eta bizikidetza normalizatuari eta kontziliatuari bide ematea”. Horretarako, gizarteko hainbat eremutako erakunderekin batera jardungo du lanean, beren ekarpenak eta hausnarketak jasotzeko. Nabarmentzekoak dira EITBrekin eta euskal unibertsitateekin eginiko akordioak edo Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin eginiko lankidetza-hitzarmena. 

Eusko Jaurlaritzak ahalegina egingo du sentsibilitate politiko desberdinen arteko elkarrizketa- eta lankidetza-espazioak sendotzen laguntzeko; hori dela eta, elkarrizketarako eta lanerako espazioak sortzeak eginkizun estrategikoa izango du. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak