Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Jaurlaritzak argi berdea eman dio Alta Velocidad Vitoria-Gasteizko Abiadura Handia SA sozietate anonimoa sortu eta sozietateko partaidetzak erosteari (2010-10-26(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko urriak 26

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Alta Velocidad Vitoria-Gasteizko Abiadura Handia SA. sozietate anonimoa sortzeko eta partaidetzak erosteko baimena emateko dena.

Gobernu Kontseiluak Jaurlaritzari Alta Velocidad Vitoria-Gasteizko Abiadura Handia SA sozietate anonimoa sortu eta sozietateko partaidetzak erosteko baimena ematen dion dekretua onartu du.

Jaurlaritzak sozietate anonimoaren kapitalean, hasieran izango duen partaidetza, ehun eta berrogeita hamar mila eurokoa (150.000) izango da, eta horrek sozietatearen kapitalaren %25 egiten du, izan ere, guztizko kapitala seiehun mila eurokoa (600.000) baita.

2010eko martxoaren 5ean Sustapen Ministerioak, Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Vitoria-Gasteizko Udalak eta Adif, Administrador de Infraestructuras Ferroviarias sozietateak Vitoria-Gasteizen trenbide-sare nagusia birmoldatzeko lankidetza-protokoloa sinatu zuten. Protokolo horretan, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko abenduaren 29an baimendu baitzuen sozietate bat eratzea aurreikusten zen, lurperatzea eta horrek berekin ekarriko duen hirigintzaren eraldaketa kudeatzeko.

Sozietatearen xedea da Vitoria-Gasteizko trenbide-sare nagusia birmoldatzeko eta horren ondorioz beharrezkoa ez den Estatuaren jabetzako trenbide-lurzorua hirigintza aldetik eraldatzeko behar diren jarduketak koordinatzea.

Beraz, sozietateak:

- Vitoria-Gasteiz hirigintza aldetik eraldatzeko jarduketak sustatu eta koordinazioa bideratuko du.

- Hirigintzako aprobetxamendua gauzatzeko eta jarduketa-eremua guztiz urbanizatzeko, legeriaren arabera beharrezkoak diren hirigintza-kudeaketako prozedurak koordinatu eta bultzatuko ditu.

- Lankidetza-protokoloan zehazten diren hirigintzako jarduketak eta garraio-azpiegiturakoak burutzeko behar diren azterlan eta proiektuak koordinatuko ditu, horrek ezertan galarazi gabe administrazio sinatzaileei lurraldearen eta hirigintzaren antolamenduaren arloan eta trenbideen arloan dagozkien eskumenak.

Eta horretarako:

- Eremu horretako hirigintza-jarduketa itundurako proposamen globala zehaztuko du.

- Hirigintzako eta garraioko jarduketen plangintza egitea eta burutzea ahalbidetuko duten azterlanak eta proposamenak prestatuko ditu, eta horien kostuak zehaztuko.

- Erabakitzen diren proiektuak aurrera eramateko egoki diren kudeaketa-tresnak sortzea proposatuko du, eta beraien arteko koordinazio beharrezkoa ere bermatuko du.

- Bazkideek, akordio zehatzen bidez, agintzen dizkioten obrak burutuko ditu, aplikatu beharreko araudiari jarraituz eta obra publikoak burutzeko erakunde bakoitzak dituen eskumenak errespetatuz.

- Eragiketaren etapak eta balantze ekonomikoa zehaztuko ditu, eta finantzaketarako kontuan izango du Estatuko Administrazio Orokorraren jabetzakoa den eta besterentzen den lurzoruaren hirigintza-garapenaren ondorioz sozietateak eskuratzen dituen diru-baliabide guztiak, lehenengo eta behin, lankidetza-protokoloaren eranskinean aurreikusi eta jasotako trenbideko obrak ordaintzeko, eta sozietatearen funtzionamendu-gastuak eta jarduketen finantza-kostuak finantzatzeko erabili behar direla; eta bigarrenik, jaregindako lurrak antolatu eta urbanizatzeko obrak finantzatzeko.

Lankidetza-protokoloan aurreikusitako jarduketa guztiak burututakoan soberakinik badago, baliabide horiek Arabako trenbide-garraioaren azpiegituretarako erabiliko da, batez ere Gasteiz hirian.

- Lankidetza-protokoloan jasotako jarduketen koordinazioa bideratuko du. Hona, labur bildurik, jarduketa horien helbubuak:

Egungo trenbide-geltokiaren ordez bidaiari-geltoki berri bat egitea, aurreikusten den trenbide-zerbitzuen hazkundeari aurre egiteko gai izango dena eta garraiobideen arteko intermodalitatea erraztuko duena.

Bidaiari-geltoki berria Latinoamerika plazaren eta Arriaga parkearen ondoan egingo da, eraikitzekoa den autobus-geltokiarekin lotuta, garraiobideen arteko intermodalitatea bermatzeko.

Geltoki berriaren zerbitzurako lurpeko trazadura bat eraikitzea, UIC zabalerako abiadura handiko trenentzat eta iberiar zabalerakoentzat, trenak Gasteiz-Bilbao-Donostia abiadura handiko linearantz eta Madril-Hendaia linearantz bideratuko dituena.

UIC zabalera eta burdinbide bikoitza izango duen trazadura berriak, 11 km inguruko luzera izango du; zatirik handiena Lakua-Arriaga ardatzean zehar egingo du, eta lurpean joango da urbanizaturik dagoen aldean, hasi Zabalganatik eta Salbururaino, 6,8 km-ko luzeran.

Zabalera iberikoa izango duen burdinbide bikoitzeko trazadura berria ere, 15,4 km ingurukoa, lurpean joango da, aurreko horren paraleloan, Madril-Hendaia linearen jarraipen gisa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan