Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria, Sabino Arana sarien emate ekitaldian egon da

2017-01-29

Iñigo Urkullu lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako sailburuekin batera, 2016ko Sabino Arana Sarien banaketan egon da Bilboko Arriaga Antzokian. XXVIII. edizio honetan, Pedro Luis Uriartek; Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburu ohi eta gure Ekonomia Itunaren aitak; Orbea bizikleta-enpresak; Egibide “Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa” ikastetxeak; Matxalen Ziarsolo eskubaloi-jokalariak; CIT/TEE Tolosako Ekinbide Etxeak; eta Guernica margolanak, garrasi lazgarria, bakearen ikur, jaso dute saria.

Lehendakariaz gain, herrialdeko politika, kultura eta gizarte-bizitzako pertsona ezagun asko gerturatu dira kultura-ekitaldira. Arantza Ruiz kazetariak bideratu du ekitaldia eta Nahikari Oloriz (saxofoi-jotzailea) eta Itxaso Sainz de la Maza (piano-jotzailea) musikariek osatutako Duo Aldamena bikoteak girotu du.

Iruzkin bat
  • @eajpnvparlament
    2017-01-30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu asistió ayer a la entrega de los Premios Sabino Arana ➡ https://t.co/jWhILie5i5 https://t.co/PjLfB4S3

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)