Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Eu

Gasteizko Tranbiak 26 urte baino gazteagoei zuzenduta dagoen 30D GAZTEA eskaintzen du

2017.eko urtarrilak 27

Datorren asteazkenean, otsailaren 1ean, Gasteizko Tranbian 30D GAZTEA aldi baterako titulu berria funtzionamenduan sartuko da.

30D GAZTEA Gasteizen erroldatutako 26 urte baino gazteagoentzako eta OAEAP baino 2,5 aldiz Errenta txikiagoa duten bidaia titulu pertsona bakarrekoa eta transferiezina da.

Titulu hori 30 egunetan zehar mugagabeko tituluak burutzeko baliozkoa izango da, Tranbian zein Tuvisako autobusetan. Prezioa 25,50 eurokoa da, BAT 30D Orokorra baino %15 merkeagoa.

Kutxabank kutxazainetan eta Gasteizko Tranbiaren tituluen salmenta makinen makinetan eros daiteke. Aurretiaz, titulu hori erosi nahi duten erabiltzaileek hiriko auzo etxeetan dagokion dokumentazioa eman beharko dute, eta bertan eskatzaileen fitxan gazte profila izendatuko da (profil hori urte birik behin berritu beharko da, errentari dagokion dokumentazioa eman ondoren).

Ondoren, Gasteizko Tranbiaren Informazio Bulegora (TIB) joatea beharrezkoa da. Bulego hori Antso Jakituna 9 kalean kokatuta dago eta bulego horretan BAT pertsonalizatua gaztea profilarekin txartela aktibatu egingo da. Une horretatik aurrera, erabiltzaileek 30D GAZTEA eroste operazioa Kutxabank kutxazainetan eta Gasteizko Tranbiaren tituluen salmenta automatikoko makinetan bukatu ahal izango dute. Makina horietan, behin txartela sartuta, 30D GAZTEA aldi baterako titulua erosteko aukera azalduko da.

Gasteizko TIBaren irekiera ordutegia, astelehenetik ostiralera lanegunetan, 8:00etaik 19:30era da.

Informazio gehiago lortzeko helburuarekin, erabiltzaileek eskura  902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus Euskotreneko web orrialdea eta twitter @euskotrenEJGV izango dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko