Berriak Hezkuntza
Eu

Euskadi eta Kataluniako ordezkarien arteko topaketa, zientziaren etorkizunaz hausnarketa egiteko

2017.eko urtarrilak 26

Euskadi eta Katalunia elkarrekin antolatu dituzten lan saioetan parte hartzen ari dira gaur eta bihar (urtarrilak 26 eta 27), Bartzelonan. Bilera hauetan, Euskadiko eta Kataluniako zientzia nahiz unibertsitate-jarduera egokienak aztertuko dira. Helburua, bi erkidego hauek zientziaren esparruan duten lidergoari eusten jarraitzea da, dela unibertsitate eremuan, dela ikerketa zentroetan.

Euskal ordezkaritzan, honako kide hauek hurreratu dira Bartzelonara: Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea, Amaia Esquisabel, Zientzia Politikarako Zuzendaria, eta Fernando Cossio, Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa.

Kataluniako Generalitatearen ordezkari berriz, aurrez aipatutakoen homologoak ari dira bileretan. Hala nola, Arcadi Navarro, Unibertsitate eta Ikerketa idazkaria, Francesc Subirada, Ikerketa zuzendaria, eta Antonio Huerta, ICREAko zuzendari zientifikoa.

Ikerbasque eta ICREA dira Europa mailako zientzialariak erakartzeko lanean diharduten erakunderik entzutetsuenak Estatuan. ICREAk, 15 urteko ibilbidean, 250 ikertzaile baino gehiago erakarri ditu Kataluniara. Ikerbasquek, berriz, sortu zenetik 10 urtera, 210 ikertzaile erakarri ditu Euskadira. Erakunde biok arrakasta eredu dira Estatuan, goi mailako zientzialariei aukerak eskaintzeko zereginean. Ikerbasqueko zuzendari Fernando Cossioren hitzetan, “Ikerbasque eta Kataluniako ICREA, Europako erreferente bihurtu dira zientzialariak erakartzeko eginkizunean”.

Ikerbasque datozen lau urteetarako bere estrategia atontzeko lanean buru-belarri murgilduta dabil, eta horretarako, beste herrialde batzuetako esperientziak aztertu nahi ditu. Izan ere, Adolfo Morais Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak azaldu duenez, “Kataluniak unibertsitateetan zientziari bultzada ematen izan duen esperientzia adibide ona da Euskadirentzat”.

Horrela bada, zientziaren sustapenean Euskadi eta Kataluniaren artean lehendik ere badagoen lankidetza aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzak eta Ikerbasquek azterketa lan bat burutuko dute Kataluniako Generalitatearekin eta Kataluniako beste zenbait zientzia-erakunderekin elkarlanean. Kataluniako ikerketa zentroen sareak 42 ikerketa zentro eta 14.000 ikertzailetik gora ditu. Euskal ordezkaritzak zentro horietako bi bisitatuko ditu: IRB (Institute for Research in Biomedicine) eta IBEC (Institute for Bioingeneering of Catalonia). Bisita hauetatik, Euskadiko BERC-Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroak indartzeko praktikarik egokienak hartuko dira.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @dazientziat
    2017.eko urtarrilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi eta Kataluniako ordezkarien arteko topaketa, #zientzia-ren etorkizunaz hausnarketa egiteko ➡ https://t.co/qEOXAxINRB

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 26

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Euskadi eta Kataluniako ordezkarien arteko topaketa, #zientzia-ren etorkizunaz hausnarketa egiteko ➡ https://t.co/ST4L1sXj21

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 26

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Encuentro de representantes vascos y catalanes para reflexionar sobre el futuro de la #ciencia ➡ https://t.co/mKrdyH6aXa

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Fernando Cossío (Ikerbasdque)