Berriak

Euskal biztanleen % 43k dio oso arduratuta dagoela bere datu pertsonalen babesa dela eta

2017.eko urtarrilak 28

Hala dio Eusko Jaurlaritzaren Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Kabineteak DBEBrentzat egindako azken azterlanak

Euskadiko biztanleen % 43k adierazi du oso arduratuta edo nahikoa arduratuta dagoela bere datu pertsonalen babesa dela eta; horrek esan nahi du ehunekoa sei puntu igo dela 2008az geroztik, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak Datuak Babesteko Euskal Bulegoarentzat (DBEB) egindako azterlanak dioenez.
Azterlana gaur argitaratu da, datuak babesteko munduko egunean. Bertan ikusten da euskal herritarren % 74k adierazi duela oso arduratuta edo nahikoa arduratuta dagoela ez dakielako nola erabiliko duten, zerbitzuak doan lortzeko, sarean ematen duten informazio pertsonala.
Euskal herritarrek, erakundeetako eta enpresetako datu baseetan dituzten beraien datu pertsonalen segurtasunari buruz, duten iritzia eta jarrerak jasotzen ditu azterlanak. Lan hau 2016ko azaroaren 14an eta 15ean egin zen EAEko hiru lurraldeetako 18 urte eta gehiagoko 600 pertsonako laginarekin.
Sare sozialen gaineko mesfidantza nahiko handia bada ere, asko hasi da Internet bidezko gestioen inguruko konfiantza. Une honetan % 40k dio nahikoa seguru edo oso seguru dagoela errenta aitorpena Internet bidez egiteko orduan. % 37 fidatzen da Internet bidez egiten dituen bankuko operazioez; baina, fidatzen direnen ehunekoak behera egiten du (% 29) erosketak egiteko Interneten txartel zenbakia emateko orduan.

Konfiantza handiagoa administrazio publikoan
Erakundez erakunde aztertzen bada datu pertsonalen erabileraren gaineko konfiantza, Osakidetzarekiko konfiantza % 94koa da, Gizarte Segurantzarekiko % 85ekoa eta Eusko Jaurlaritzarekikoa % 79koa. Herritarrek telefono edo Internet konpainietan dute konfiantza gutxien dute: % 13. Oro har, herritarren % 74k dio konfiantza handiagoa duela enpresa publikoan pribatuan baino.
Ahaztua izateko eskubideari dagokionez, % 89k uste du herritar anonimoek eskubidea izan behar dutela beraiei buruz Interneten dagoen informazioa ezabatzeko. Baina, kargu publikoek eskubide hori ez dutela eduki behar uzte dutenen artean, ehunekoa erdira jaisten da (% 37).

Segurtasuna eta pribatutasuna aurrez aurre
Azterlanak orokorrean berretsi egiten du herritarrek segurtasuna pribatutasunaren aurretik jartzen dutela. Izan ere, inkesta egin duten pertsonen % 57k lehentasuna ematen dio segurtasunari, eta bakarrik % 30k lehenesten du pribatutasuna. Datu horiek egonkor mantendu dira azken urteotan.

8 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anemirenirizar
    2017.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El 43% de la población vasca se muestra muy preocupada por la protección de sus datos personales ➡ https://t.co/F1eXleFQqQ

  • @MiquelEstapeV
    2017.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El 43% de la población vasca se muestra muy preocupada por la protección de sus datos personales ➡ https://t.co/F1eXleFQqQ

  • @Open_Govern
    2017.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    El 43% de la población vasca se muestra muy preocupada por la protección de sus datos personales https://t.co/eL4Bv6AHJQ

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El 43% de la población vasca se muestra muy preocupada por la protección de sus datos personales ➡ https://t.co/vXNfNl8ngY

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El 43% de la población vasca se muestra muy preocupada por la protección de sus datos personales ➡ https://t.co/LcOJNwjUUT

  • @Open_Govern
    2017.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    Euskal biztanleen % 43k dio oso arduratuta dagoela bere datu pertsonalen babesa dela eta https://t.co/JqLiGOWPFJ https://t.co/2HW2C53aG8

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Euskal biztanleen % 43k dio oso arduratuta dagoela bere datu pertsonalen babesa dela eta ➡ https://t.co/IwzdRjS2Yr

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Euskal biztanleen % 43k dio oso arduratuta dagoela bere datu pertsonalen babesa dela eta ➡ https://t.co/edo53BMV7N