Eu

2016ko BPGd-aren hazkundeak pixka bat gainditu zituen Ogasun eta Ekonomia Sailaren aurreikuspenak

2017.eko urtarrilak 27

Hiruhileko kontu ekonomikoen aurrerapenaren balorazioa (Eustat), 2016ko laugarren hiruhilekoa:

 

  • Euskal ekonomiak 2016ko laugarren hiruhilekoan sortutako barne-produktu gordina (BPGd) % 6 hazi zen urteko hirugarren hiruhilekoan sortutakoaren aldean, eta aurreko aldiaren erritmoa berdindu du. Hiruhileko arteko hazkunde eutsi horrek BPGd-aren aurrerapen nabarmenak iradokitzen ditu hurrengo hiruhilekoetan ere.

 

  • Bilakaera horrek BPGd-aren urtetik urterako % 2,9ko hazkunde batera eraman zuen 2016ko laugarren hiruhilekoan. Tasa hori hirugarren hiruhilekoan lortutako % 3,0a baino hamarren bat gutxiago da soilik, eta hasieran aurreikusitakoa baino ekonomiaren desazelerazio arinagoa adierazten du.

 

  • BPGd-aren hiruhileko arteko eta urtetik urterako hazkundeek hamarren batean gainditzen dituzte Ogasun eta Ekonomia Sailak argitaratutako aurreikuspenak. Urtetik urterako % 2,8ko hazkunde-aurreikuspen baten aurrean, hiruhileko kontuen aurrerapenak % 2,9an kokatzen du gehikuntza hori. Era berean,  urteko batez besteko hazkundea % 3,1ean kokatu da, hamarren bat sailaren aurreikuspenaren gainetik (% 3,0) eta bi hamarren aurreko urtekoaren gainetik. 

 

  • Goranzko berrikuspenak etengabeak izan dira urtean zehar; izan ere, martxoan % 2,5eko hazkundea espero zen 2016 osorako, urrian % 2,9koa eta azaroan % 3,0koa, eta horiek guztiak gainditu ditu aipatutako benetako datuak (% 3,1). Beraz, euskal ekonomiak aurreikusitakoa baino inertzia handiagoa erakutsi du, tasen bilakaeran hiruhileko moderazio-prozesu baten barruan.

 

  • Urtetik urtera, lanaldi osoko enplegua % 1,9 hazi zen 2016ko laugarren hiruhilekoan. Kasu honetan, aurrerapenak pixka batean gainditzen du Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailak esperotakoa. Aldagai horrek egonkortasun garrantzitsua erakusten du, azken hiru aldietan % 1,8aren eta % 1,9aren arteko gehikuntzak izan baititu. Horrekin, enpleguaren igoera 2016 osoan % 1,9koa izan zen. Zifra horrek esan nahi du lanaldi osoko 16.500 lanpostu baino zerbait gehiago sortu direla.

 

  • Beraz, euskal ekonomiaren hazkundeak aurreikusitako desazeleraziorako joera erakutsi zuen, baina esperotakoa baino intentsitate txikiagokoa. Horrek abiaburuko leku on batean kokatzen du 2017rako. Urte honetan arriskuak kanpoan daude, Estatu Batuetako lehendakaritza berriagatik, Brexitaren negoziazioagatik eta Txinako arazoengatik, baina urte ona izatea espero da garatutako ekonomientzat eta susperraldikoa gorabidekoentzat.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak