Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria: “Ponentziak elkarrizketaren bidez akordio bat lortzeko eta bizikidetza baten oinarriak ipintzeko balio izango duenaren itxaropena daukat”

2017.eko urtarrilak 27

Iñigo Urkullu lehendakariak esan du, atzo Eusko Legebiltzarrean martxan jarri zen Memoria eta Bizikidetza lantaldea, elkarrizketaren bidez adostasuna lortzeko, autokritika egiteko eta bizikidetza baketsu baten oinarriak jartzeko balio izatea espero duela. Urkulluk gaineratu du, negoziazio politikoek aurrera egiten duten heinean, alderdi guztiek —bertan parte hartzeari uko egin dion PP alderdiari erreferentzia eginez— txostenarekin bat egingo dutenaren “itxaropena ez duela galtzen”. Hala adierazi du gaur goizean Onda Vasca irrati-katean egin dioten elkarrizketa batean.

Urkulluk horrela erantzun du, atzo, EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdiek onartutako lantaldearen eraketaren inguruan. Lehendakariaren iritziz lantalde hori iraganera helburu autokritikoarekin eta etorkizunera bizikidetzarako helburuarekin begiratzeko tresna bat da. Urkulluk gogoratu du, “zoritxarrez” PP alderdiak azkenean uko egin diola bertan parte hartzeari. Hala ere, uko egite hori “behin-behinekoa” izatea espero du. Izan ere, etorkizunean eta elkarrizketak aurrera egiten duen heinean, alderdi guztiek lantaldean parte hartuko dutenaren itxaropena dauka. 

Bide horretan, Lehendakaria atsekabetuta agertu da, azken urteetan alderdi politikoen artean aurrerapausorik eman ez dela erakusteko nahian, Alderdi Popularrak “iraganeko jarrerei” eusten diela ikusita. Dena dela, Lehendakariaren ustez, EH Bilduk bere “mezua argitu” eta oinarri etikoaren aldeko apustu argia egin behar du.

Beste gai bati dagokionean, Abiadura Handiko Trenak euskal hiriburuetan izango dituen sarbideen inguruan Sustapen Ministerioak eta euskal erakundeek atzo lortutako akordioa zehaztu dadin eskatu du Urkulluk. Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak bilera baterako eguna jartzea ere gustatuko litzaioke. Hala ere, Urkulluren esanetan, oraingoz ez du erantzunik jaso.

3 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia: [ENTREVISTA] El Lehendakari iurkullu ha sido entrevistado en ondavasca ➡ https://t.co/igpOhfejIs https://t.co/NBgTA3vvXg

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: [ENTREVISTA] El Lehendakari iurkullu ha sido entrevistado en ondavasca ➡ https://t.co/0UoKNzO4Ts https://t.co/eDeHUoEXqi

  • @Gob_eus
    2017.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    [ENTREVISTA] El Lehendakari @iurkullu ha sido entrevistado en @ondavasca ➡ https://t.co/oybXYQAZux https://t.co/JQtr4FcdfJ

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)